Itxi

Zinemaldia

Zabaltegi

Urteko zinema proposamen interesgarrienen 18 film

Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi sailak bi euskal film labur aurkeztuko ditu (Asier Altunarena eta Izibene Oñederrarena) eta Espainiako bost ekoizpen.

  • 'Mujer conejo', Verónica Chenena. Argazkia: Zinemaldia

    'Mujer conejo', Verónica Chenena. Argazkia: Zinemaldia

Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioak urteko zinemaren panoramako proposamen interesgarri batzuk bilduko ditu Zabaltegi sailean; horien artean fikziozko hainbat film luze, dokumentalak, film laburrak eta telesail bat.

Espainiako bost ekoizpenen munduko estreinaldiaz gain, beste herrialde batzuetatik etorritako izenburuak ere programatu dira; Polonian, Hego Korean eta Kazakhstanen eginiko lanak, esaterako, baita 3Dko animazio film bat eta Sundanceko jaialdian lehiatu ziren bi dokumental ere. Bestalde, Oliver Stone zuzendariaren The Untold History of the United States telesail-dokumentala aurkeztuko da lehenengoz Espainian, baita AEBetako zuzendariak 2004an egin zuen Alexander: The Ultimate Cut filmaren 206 minutuko muntaketa berri bate ere.

Euskal Herrian eginiko bi film labur estreinatuko dira, halaber, sailean: Hotzanak, For Your Own Safety, Izibene Oñederra zuzendariarena, eta Zela Trovke (Belarra mozten), Asier Altunarena. Amaitzeko, Lav Diaz zinemagile filipinarraren Prologo sa Ang Dakilang Desaparecido / Prologue to The Great Desaparecido film labur berriaren mundu mailako estreinaldia izango da. Zuzendari beraren Norte, Hangganan ng Kasaysayan / Norte, The End of History luzea ere sail berean izango da ikusgai, Cannesetik igaro ostean.

Hauek dira Zinemaldiko Zabaltegi sailean lehiatuko diren filmak:

Alexander: The Ultimate Cut: Oliver Stone (AEB)

Cutie and the Boxer: Zachary Heinzerling (AEB)

Drogówka / Traffic Department: Wojtek Smarzowski (Polonia)

Family Tour: Liliana Torres Expósito (Espainia)

Prologo sa Ang Dakilang Desaparecido / Prologue to The Great Desaparecido: Lav Diaz (Filipinak)

Harmony Lessons: Emir Baigazin (Kazajistan-Alemania-Frantzia)

Hotzanak, For Your Own Safety (Hotzanak, Por su propia seguridad): Izibene Oñederra (Espainia)

Minuscule - La Vallée des Fourmis Perdues: Thomas Szabo (Frantzia)

Mujer conejo: Verónica Chen (Argentina-Espainia)

Norte, Hangganan ng Kasaysayan / Norte, The End of History (Norte, el fin de la historia): Lav Diaz (Filipinak)

El rey de Canfranc: Manuel Priede González , José Antonio Blanco (Espainia-Frantzia)

Serrat y Sabina: El símbolo y el cuate: Francesc Relea (Espainia)

Sigo siendo (Kachkaniraqmi): Javier Corcuera (Peru-Espainia)

Sin-se-gae / New World: Park Hoon-jung (Hego Korea)

Twenty Feet from Stardom: Morgan Neville (AEB)

The Untold History of the United States: Oliver Stone (AEB)

Violet: Luiso Berdejo (AEB-Espainia)

Zela Trovke (Cortando hierba): Asier Altuna (Espainia)