Itxi

Zinemaldia

Irailak 26

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak saio berezia eskainiko du, Zinemaldian

Erredakzioa

Andres Salado zuzendari madrildarrak gidatuko duen ekitaldian, besteak beste, 'Una Historia reciente', 'Lo imposible' eta 'Las aventuras de Tadeo Jones' filmetako musika joko dute.

1:18

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zinemarako musika sortu duten hainbat konposatzaileren obrak bildu ditu, eta kontzertua eskainiko du irailaren 26an, Donostiako Zinemaldian.

Iñigo Alberdi zuzendari nagusiak aurkeztu du Zinemaldiarekin eta SGAE egile eta editoreen elkarte orokorrarekin elkarlanean prestatu duten ekitaldia.

Andres Salado zuzendari madrildarrak gidatuko duen ekitaldian, Emilio Aragon, Angel Illarramendi, Pascal Gaigne, Pablo Cervantes, Fernando Velazquez eta Zacarias M. De la Riva konposatzaileen obrak eskainiko dituzte.

Horrela, besteak beste, Pájaros de Papel, Emilio Aragonek 2010ean zuzendua, 778 La Chanson de Roland, Olivier van der Zeek 2011n eginiko dokumentala, You're the One (2000) eta Tiovivo c. 1950 (2004), biak José Luis Garcik zuzenduak, Juan Antonio Bayonaren Lo Imposible (2012) eta Enrique Gatoren Las Aventuras de Tadeo Jones (2012) pelikuletako musika zuzenean interpretatuko du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak.

Kontzertua 20:00etan hasiko da, eta sarrerak Zinemaldiak Okendo plazan jarriko duen txarteldegian eskuratu ahal izango dira, irailaren 16tik 25era bitartean.