Itxi

Zinemaldia

Ezustekoa

Oliver Stonek Zinemaldiko irekiera ekitaldian parte hartuko du

Estatu Batuetako zuzendariak Zabaltegi sailean hartuko du parte "Alexander: The Ultimate cut" lanaren muntaia berri batekin eta "The untold history of the United States" dokumental saila aurkeztuko du

  • Oliver Stone, Donostia Saria 2012ko Zinemaldian. Argazkia: EFE

    Oliver Stone, Donostia Saria 2012ko Zinemaldian. Argazkia: EFE

Oliver Stone zinemagile zuzendaria ostiralean hasiko den Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioan izango da. Iragan edizioan Donostia Saria eskuratu zuen eta "Savages" pelikula aurkeztu zuen John Travolta eta Benicio del Tororekin batera. Edizio berri honetan izango da, "Alexander: The ultimate cut" eta "The untold history of the United States" sail dokumentala aurkeztuko ditu.

"Platoon", "Born on the Fourth of July" eta "Natural Born Killers" filmen egilea Donostiako Zinemaldiaren hainbat ediziotan izan da: 2012an, 2006an eta 2004an, besteak beste.

Oliver Stone zuzendariaren "The Untold History of the United States" telesail-dokumentala aurkeztuko dute Zabaltegi sailean lehenengoz Espainian, baita AEBetako zuzendariak 2004an egin zuen "Alexander: The Ultimate Cut" filmaren 206 minutuko muntaketa berri bat ere.

Irekiera ekitaldiko gonbidatuak

Annette Bening (The Face of Love aurkeztuko du, Perlak saila irekiko duen izenburua), Michelle Yeoh (Culinary Zinema saileko ohorezko gonbidatua), Oliver Stone, Terry Gilliam (Perlak sailean emango duten bere azken filma, The Zero Theorem), Hirokazu Kore-eda (Perlak sailean bere lanik berriena aurkezteko, Soshite chichi ni Naru / Like Father Like Son) eta Masaharu Fukuyama izango dira, besteak beste, Donostia Zinemaldiaren inaugurazio-eguneko gonbidatuak.

Cayetana Guillén Cuervok eta Unax Ugaldek aurkezturiko eta Patxi Barcok zuzenduriko gala emango dute zuzenean ETBn eta eitb.com-en.

"Las brujas de Zugarramurdi" filma inauguratzen izango dira zuzendari Álex de la Iglesia eta Carmen Maura. Azken horrek Donostia Saria jasoko du, eta filmeko gainerako aktoreak ere izango dituzte alboan: Mario Casas, Hugo Silva, Javier Botet, Carolina Bang, Santiago Segura, Pepón Nieto eta Carlos Areces. Guztiak filmaren belodromoko emanaldian ere izango dira.