Publizitatea
Itxi

2013/09/17

14:59

Zinemaldia

Eskaintza

1.000 sarrera, donostiar langabeentzat

Sail Ofizialeko pelikulak ikusi ahal izateko 1.000 sarrera jarriko ditu langabeen eskura: sei sarrera guztira, lanik ez duen pertsona bakoitzeko.

1:03
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako Udalak Donostia Zinemaldia 2013ko Sail Ofizialeko pelikulak ikusi ahal izateko 1.000 sarrera jarriko ditu langabeen eskura. Txartelak datorren astean hartu ahal izango dira, hilaren 17tik 20ra. 09:00etatik 11:00etara banatuko dituzte, udaletxean bertan, Udalinforen bulegoetan.

Duela bi urte abiatu zen ekimen hau, eta harrera ona egin diote herritarrek: iaz, bi egunetan agortu ziren eskuragarri jarri zituzten 800 sarrerak. Aurten, 1.000 banatuko dituzte.

Aurrekoetan bezala, 18 urtetik gorakoa donostiarrentzat da eskaintza, eta horiek langabe txartela erakutsi beharko dute. Etxeko, hiru pelikulatarako bina sarrera hartu ahalko dira; hau da, sei sarrera guztira, lanik ez duen pertsona bakoitzeko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;