Zinemaldia 2024
Epaimahaia
Fernando Bovaira ekoizlea izango da Zinemaldiko epaimahaiaren burua
Erredakzioa
Castelloarrarekin batera, Eric Khoo, Mariana Rondón, Marjane Satrapi, Nastassja Kinski, Reinhold Vorschneider, Vlad Ivanov eta, ohorezko epaimahaikide gisa, Oleg Sentsov izango dira.
Fernando Bovaira Castelloko ekoizlea izango Donostiako 62. Zinemaldiko epaimahaiaren burua. Espainiar zinemaren titulu nagusi askoren atzean egon da Bovaira, hala nola Los otros eta Mar adentro (Alejandro Amenábar), La Gran Aventura de Mortadelo y Filemón (Javier Fesser), Lucía y el sexo (Julio Medem) eta La lengua de las mariposas (José Luis Cuerda).
Harekin batera, Eric Khoo zinemagilea, Mariana Rondón venezuelar zuzendari eta iaz Urrezko Maskorra irabazi zuen filmaren (Pelo Malo) egilea, Marjane Satrapi irandar artista eta zinemagilea, Nastassja Kinski aktorea, Reinhold Vorschneider argazki-zuzendaria eta Vlad Ivanov aktorea egongo dira.
Gainera, zortzigarren kide bat gehituko zaie horiei: Oleg Sentsov zinemagile ukrainarra. Joan den maiatzaren 10ean, Errusiako Federazioko Segurtasun Zerbitzu Federalak (FSB) atxilotu egin zuen eta oraindik preso dago, Moskun, Euromaidan taldeak Kieven egindako protestak babesteagatik eta Errusiak Krimea anexionatzearen kontra agertzeagatik.