Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Sarrerak

Zinemaldiko galetarako sarrerak, dagoeneko salgai

Erredakzioa

Irekiera galarako eta Denzel Washingtoni Donostia Saria emateko ekitaldirako sarrerak eta itxiera galakoak 70 eurotik gora eros daitezke. Saria Benicio del Torori emateko gauekoak, 35 euroan hasita.

Donostia Zinemaldiako 62. edizioko gala, inaugurazioa, Donostia Sariak emateko ekitaldiak eta itxiera ikusteko sarrerak ostiralean, hilak 12, eskura daitezke, 09:00etatik aurrera, Internet bidez Zinemaldiaren orrian edo Kutxabank sarean.

Gainera, gala hauetarako sarrerak ere, gainerako sailetarako sarrerak bezalaxe, igandeko, hilak 14, 09:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira, Zinemaldi Plazako leihatiletan (Kursaal Elkarguneko beheko solairuan), eta baita Kursaal Elkarguneko leihatiletan ere.

Sail Ofizialeko inaugurazioa eta Denzel Washingtoni Donostia Saria emateko ekitaldia ostiralean izango da, irailak 19, 21:00etan. Sarrera orokorrak 70 euroan erosi ahalko dira, eta B Gunean esertzekoak 95 euroan. Irailaren 27an, larunbatarekin (20:30), Sail Ofizialeko itxiera ekitaldia ikusteko salneurriak berberak izango dira.

Bestalde, Benicio del Torok Donostia Saria jasoko duen galarako salneurriak merkeagoak dira. Sarrera orokorrak 35 euroan erosi ahalko dira, eta B Gunean esertzekoak, berriz, 55 euroan.