Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Larunbata

Zinema eta musika Donostian, nagiak ateratzeko

Natxo Velez | eitb.eus

Inaugurazio gala eta Denzel Washingtoni Donostia Saria emateko ekitaldia atzean utzita, Donostiak pelikulak ditu jomugan. Sail Ofizialean, “La isla mínima”, “Silent heart” eta “The new girlfriend”.

1:43

Donostiako Nazioarteko 62. Zinemaldiaren irekiera galaren eta Denzel Washingtoni Donostia Saria emateko ekitaldiaren biharamunean, Zinemaldiaren eskaintzak film errenkada luzea eta musika dakartza. Euskadiko Orkestra Sinfonikoak zinemako musika interpretatutako du gaurko kontzertuan.

Orkestrak zortzi filmetako (“Neguko eguzki hotza”, “Alatriste”, “Los crímenes de Oxford”…) soinu bandak joko ditu 12:00etan EOSen egoitzan abiatuko den kontzertuan.

Halaber, Bingen Mendizabalek Flysh, hitzen hitza pelikularako egin duen hiru zatiko suitea ere joko dute kontzertuan, baita "Lo mejor de cada casa: una semana en el parque" Juan Carlos Perezen kantua ere.

Filmak

Sail Ofizialean, atzo “The Equalizer” proiektatu eta gero, “La Isla Minima” Alberto Rodriguezen (“Grupo 7”) thriller-a, “The new girlfriend” Fracois Ozon 2012an Urrezko Maskorra irabazi zuen zuzendariaren filma eta “Silent heart” familia bereko hiru belaunaldiren arteko bilera aurkezten duen istorioa egongo dira ikusgai.

Halaber, “Los tontos y los estúpidos” Roberto Castonen (“Ander”) filma, “Ateak zabalduz” Juanmi Gutierrezek okupazio mugimenduaren inguruan eginiko dokumentala edo “Cesar Chavez” Diego Lunak nekazarien aldeko borrokalariari eginiko begirada ikusi ahalko dira.

Bestalde,  atzo,  gaueko protagonista nagusiaren filma ez ezik, “Boyhood” ere eskaini zuten Zinemaldian, Fipresci nazioarteko kritikarien saria irabazi baitu aurten. Richard Linklaterren pelikula ederra iraultzailea da itxurari dagokionez (12 urtean grabatu dute, aktore talde bera erabiliz), eta hunkigarria eta epikoa funtsean.