Itxi

Zinemaldia 2024

Saria

Lola Salvadorrek Espainiako Zinematografia saria jaso du Donostian

Erredakzioa

Ekoizle, eleberrigile eta gidoilariak eskerrak eman ditu, Gipuzkoako hiriburuko San Telmo museoan egindako ekitaldian.

Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroak Espainiako Zinematografia Sari Nazionala eman dio Lola Salvador ekoizle, eleberrigile eta gidoilariari gaur, Donostiako Zinemaldian. “Polifazetikoa eta gizartearekin eta bere lanbidearekin konprometitua” dela esanez aurkeztu du Wertek sariduna, eta “sormen handikoa” dela gainratu du.

 

Saria emateko gala San Telmo museoan egin dute, bertan Juan Karlos Izagirre alkatea, Ikerne Badiola Gipuzkoako Kultura diputatua eta Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendaria zeudela. Zinemagintzaren hainbat ordezkari ere izan dira ekitaldian, hala nola Marisa Paredes aktorea.

 

Wertek esan duenez, Lola Salvadorrek “meritu asko egin ditu saria lortzeko”. Bere lanen artean, besteak beste gidoilari izan zen Pilar Mirok zuzenduriko “El crimen de Cuenca” filmean, eta ‘Sesame Street’ saioa Espainiako telebistarako egokitu zuen.

 

 

Saridunak aintzatespena eskertu du, eta “botoen karanbola” berari egokitzeagatik pozik dagoela esan du. Gidoilariak “jende arraroa”, baina “oso baliagarriak” direla azaldu du, idazten dituzten istorio eta sortzen dituzten pertsonaien bidez nor bere bizimoduarekin adiskidetzen laguntzen baitute.