Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemira saria

Pedro Oleak 'euskal zinemaz harro' jaso du Zinemira saria

Natxo Velez | eitb.eus

Bilbotar zuzendari beteranoari Imanol Uribe lankide eta adiskideak eman dio saria, Victoria Eugenia Donostiako antzokian, euskal zinemaren galan.

  • Pedro Olea. Argazkia: Efe.

    Pedro Olea. Argazkia: Efe.

Pedro Olea bilbotar zuzendari, gidoilari eta ekoizleak lankideen eta zinemazaleen omenaldia jaso du Zinemira euskal zinemaren galan, Donostiako Zinemaldi betean, Victoria Eugenia Gipuzkoako hiriburuko antzokian.

 

Saria emateko arduradunak, Imanol Uribe lankide eta lagunak, ekitaldian esan duenez, Olea "eredu" izan da, berak bezala, zinema egin nahi zutenentzat: “Bera bezalakoa izan nahi nuen, eredu profesionala izan zen”, adierazi du.

 

Concha Velascok, Olearen pelikuletako betiereko aktoreak, ekitaldian egon nahi izan du, baina, ezin izan denez zuzenean egon, bideo baten bidez zoriondu du adiskidea. Jarraian, Oleak, hunkiturik, eskerrak eman ditu, eta, “harro”, aurten Zinemaldiko atal guztietan euskal filmak daudela azpimarratu du. “Horrelakorik ezin zitzaigun burutik pasatu ere egin”, aipatu du, “euskal zinema nazioartean erakusten hasi nahi genuenean”.

 

Oleak “oso pozik” begiratzen dio Euskal Herrian sortu den zinema industriari eta bertoko profesionaltasun mailari, “PPk kulturari egindako erasoak eraso”. “Bihotzez, eskerrik asko”, esan du euskaraz, agurtzeko.

 

Itziar Atienza eta Karra Elejalde aktoreek aurkeztu duten galan, 2014an Euskal Herrian ekoitzitako ikus-entzunezko lanak errepasatu dituzte. Amaitzeko, “Negoziatzailea” Borja Cobeaga zinemagilearen hirugarren film luzea proiektatu dute.