Itxi

Zinemaldia 2024

Irailak 18-26

Zinemaldiak Espainiako Lankidetza Saria emango du lehenengoz

N.V. | eitb.eus

Giza garapenari, pobrezia desagerrarazteko borrokari eta giza eskubide guztien bermeari ekarpen handiena egiten dion iberoamerikar filmak irabaziko du saria.

  • "El rey de La Habana" Agusti Villarongaren lana da sarirako hautagaietako bat

    "El rey de La Habana" Agusti Villarongaren lana da sarirako hautagaietako bat

Donostia Zinemaldiaren 63. edizioan, Espainiako Lankidetza Saria emango diote, lehenengo aldiz, giza garapenari, pobrezia desagerrarazteko borrokari eta giza eskubide guztien bermeari ekarpen handiena egiten dion latinoamerikar filmari.

Sail Ofizialean zein Zuzendari Berriak eta Horizontes Latinos sailetan parte hartzen duten Iberoamerikako film guztiak izango dira sarirako hautagai, eta epaimahai berezi batek erabakiko du irabazlea zein izango den. Hain zuzen ere, Ruben López Pulido Lankidetzarako Espainiako Agentziaren Komunikazio zuzendaria, Pablo Berastegui Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua egitasmoaren zuzendaria eta Jaione Askasibar Donostia Kulturako Komunikazio zuzendaria izango dira epaimahaikideok.

Bestalde, Europaren eta Amerikaren arteko koprodukzioei buruzko mahai-inguru bat sustatuko du Agentziak, eta Red en Cortos aurkeztuko du, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren baitan. Foroa Donostia Zinemaldiaren 63. edizioan egingo dute, irailaren 21etik 23ra, San Telmo Museoan.

Iberoamerikar film hauek lehiatuko dira saria irabazteko: “Eva no duerme”, “El rey de La Habana”, “El abrazo de la serpiente”, “El botón de nácar”, “Ixcanul”, “La obra del siglo”, “Paulina” eta “La tierra y la sombra”.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinemaldia 2024