Zinemaldia 2024
Donostiako Zinemaldia
Gaur hasiko da Zinemaldia, Amenabarren 'Regression' filmarekin
M.G | Erredakzioa
Sail Ofizialaren irekiera ekitaldia 21:00etan izango da, Kursaalen, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute.
Gaur hasiko da Donostiako Zinemaldiaren 63. edizioa, eta irailaren 26ko itxiera ekitaldia arte, asko izango dira Gipuzkoako hiriburuan bertaratuko diren izarrak: Emily Watson 2015eko Donostia Saria, Sienna Miller, Emily Blunt eta Benicio del Toro, besteak beste.
Regression, Alejandro Amenabarren pelikula berria, Sail Ofizialean baina lehiaketatik kanpo aurkeztuko dutena, izango da jaialdiari hasiera emango dion lana. Ethan Hawke, Emma Watson, David Thewlis eta David Dencik aktoreak izan ditu zuzendariak bere aginduetara azken filmean.
Amenabarrek pelikularen gidoia ere egin du, eta thriller psikologikora itzuli da, The Others, Abre los Ojos edo Tesis-en bideari jarraiki. Kanadan eta ingeleraz grabatutako pelikularen ekoizlea Fernando Bovaira da.
Irekiera ekitaldia
21:00etan izango da Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialaren irekiera ekitaldia, 21:00etan Kursaalen, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute.
DONOSTIAKO 2015EKO ZINEMALDIAREN EGITARAU OSOA
Euskal zinema
Zinema jaialdiaren hirurogeita seigarren edizio honetan, hiru film eskainiko dituzte Sail Ofizialean: "Amama"k Urrezko Maskorrerako lehian jardungo da, eta, lehiaketatik at, Alex de la Iglesiaren eta Imanol Uriberen azken filmak emango dituzte: "Mi gran noche" eta "Lejos del mar", hurrenez hurren.