Zinemaldia 2024
Donostiako Zinemaldia
'Amama'-ren egun handia
M.G | Erredakzioa
Asier Altunaren lana izango da sail ofizialean parte hartzen duen bigarren pelikula euskalduna, Loreak arrakastatsuaren ondoren.
Gaur izango da euskal zinemaren egun handietako bat Donostiako Zinemaldian, Amama-ren estreinaldiarekin. Asier Altuna zuzendariaren lan berrian EiTBk parte hartu du, eta pelikula onenaren Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko da sail ofizialean.
Amama Asier Altunaren filma, sail ofizialean lehiatuko den euskarazko bigarrena, gatazkari buruzko familiarteko istorio bat. Hiriaren eta landa-gunearen, iraganaren eta orainaren, gurasoen eta seme-alaben arteko gatazkena, hain zuzen. Bizitza ulertzeko bi modu kontrajarri, eta mundua isiltasun elokuenteenetik begiratzen duen amona bat.
Iraia Elias, Amparo Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Kandido Uranga eta Klara Badiola dira film honetako protagonistak.
Filmaren emanaldia 19:30ean izango da, Printzipal Antzokian.