Itxi

Zinemaldia 2024

Donostiako Zinemaldia

ETBren jaiak 'Aitaren Etxea'ren estreinaldia ekarriko du Zinemaldira

M.G | Erredakzioa

Gala 20:30ean izango da Victoria Eugenian. Gainera, Agusti Villarongak El Rey de la Habana aurkeztuko du.

  • 'Aitaren Etxea'ren grabazioko irudia.

    'Aitaren Etxea'ren grabazioko irudia. Argazkia: EiTB

ETBren eguna izango da gaur Donostiako Zinemaldian. Victoria Eugenian 20:30ean egingo den jaiak Aitaren Etxea telesailaren aurre estreinaldia ekarriko du berekin.

Pausoka ekoiztetxeak ETBrentzat egin duen telesaila 1956 urtearen inguruan dago girotua. Frankismoa puri purian eta Gerra Zibila oraindik ahaztu gabe dagoen garaian, kostaldeko herri txiki batean, Echeguin, Irene (Loreto Mauleon) eta Martin (Ander Azurmendi) gazteak maitemindu egingo dira. Baina euren familiek ez dute begi onez ikusiko harreman hori, kontrako bandoetan errotutako familiak baitira.

Loreto Mauleon eta Ander Azurmendi aktoreekin batera, beste hainbat aurpegi ezagun ikusiko ditugu telesailean, hala nola, Felix Arkarazo, Josean Bengoetxea, Nagore Aranburu, Kandido Uranga, Olatz Beobide, Miren Gaztañaga edota Patxi Santamaria besteak beste.

Villaronga

Agusti Villaronga Kuban errodatutako pelikula batekin etorriko da jaialdira, sekula landu gabeko genero batekin. El rey de La Habana da pelikula.

DONOSTIAKO 2015EKO ZINEMALDIAREN EGITARAU OSOA