Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Donostiako Zinemaldia

Alex de la Iglesiaren film berriaren txanda, Zinemaldian

M.G | Erredakzioa

Zuzendari bilbotarra aktoreekin batera etorriko da Donostiara Mi Gran Noche aurkeztera.

  • Alex de la Iglesia bilbotar zuzendaria

    Alex de la Iglesia bilbotar zuzendaria

Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarra izango da gaur Donostiako Zinemaldiaren protagonista, sail ofizialean, baina lehiaketatik kanpo, Mi Gran Noche bere azken filma aurkeztuko baitu.

Hala ere, komediako aktoreek protagonismoa kenduko diote, ekitaldian bertaratuko baitira, tartean Raphael abeslaria.

Mi gran noche-n Jose da pelikulako protagonista: langabezian dagoela, aldi baterako lanen enpresa batek Madrilgo aldirietako industrialde batera bidali du abuztuan, Gabon zahar gaueko gala batean estra gisa lan egin dezan. Berak eta bere moduko ehunka pertsonak aste eta erdi daramate gau eta egun bertan itxita, izerdi patsetan beren onetik kanpo, barre egiten ari diren itxurak eginez, tuntun itxuraz urte berria datorrela behin eta berriz ospatzen.

Antzeztalde ugaria du: Raphael, Mario Casas, Pepón Nieto, Blanca Suárez, Santiago Segura, Carlos Areces, Enrique Villen, Jaime Ordóñez, Terele Pávez...

DONOSTIAKO 2015EKO ZINEMALDIAREN EGITARAU OSOA