Zinemaldia
Zuzeneko emanaldia
Donostia Zinemaldiaren itxiera gala, gaur, zuzenean
A.A.
EiTB
Larunbatean, 21:00etan hasita, ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dute 63. edizioari amaiera emango dion ekitaldia.

Donostiako Zinemaldiaren leihoa larunbat honetan itxiko da, aurtengo edizioko sariak banatzeko ekitaldiarekin.
Edurne Ormazabalek eta Aitana Sanchez-Gijonek gidatuko dute amaiera ekitaldia, eta zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en, gaueko bederatzietatik aurrera.