Publizitatea
Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

2017/08/04

13:05

Zinemaldia

Irailak 22-30

Avranas, Lerman, Olivier Nakache eta Eric Toledano, Sail Ofizialean

eitb.eus

Barbara Albert, Alexandros Avranas, James Franco, Diego Lerman, Olivier Nakache eta Éric Toledano, Ivana Mladenovic, Matt Porterfield eta Nobuhiro Suwaren lana, Urrezko Maskorra lortzeko lehian.

  • 'Love me not' Alexandros Avanasen filma Sail Ofizialean lehiatuko da

    'Love me not' Alexandros Avanasen filma Sail Ofizialean lehiatuko da

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Donostiako Zinemaldiak Urrezko Maskorra lortzeko lehian arituko diren hainbat filmen berri eman, eta Sail Ofizialean zuzendari hauen lanak proiektatuko dituztela aurreratu du: Barbara Albert austriarra, Alexandros Avranas greziarra, James Franco eta Matt Porterfield estatubatuarrak, Diego Lerman argentinarra, Ivana Mladenovic serbiarra, Olivier Nakache eta Éric Toledano frantsesak eta Nobuhiro Suwa.

Una especie de familia, Bárbara Lennie protagonista duen filma Diego Lerman argentinarraren bosgarren film luzea da, eta Love Me Not Alexandros Avranas greziar eta Veneziako jaialdiaren zuzendari onenaren sariaren irabazlearen laugarrena; bi pelikulek antzekotasunak dituzte jorratzen duten gaiari dagokionez.

James Franco The Disaster Artist komediaren zuzendari, ekoizle eta protagonista da, eta Olivier Nakachek eta Eric Toledanok (Intouchables, Samba) Le sens de la fête / C’est la vie! komedia aurkeztuko dute.

Soldatii. Poveste din Ferentari / Soldiers. Story from Ferentari Ivana Mladenovic serbiarraren fikziozko lehen film luzea da, eta Barbara Albert austriar antzezle, gidoilari eta zuzendaria Sail Ofizialera itzuliko da, Licht / Mademoiselle Paradis filmarekin.

Sollers Point Matt Porterfieldek sinatutako filma da, eta droga-trafikatzaile txiki baten etxe barruko atxiloketak ematen dio hasiera istorioari. Nobuhiro Suwak Le lion est mort ce soir / The Lion Sleeps Tonight filma aurkeztuko du.

Zinemaldiak hamabost film baieztatu ditu, honenbestez, Sail Ofizialerako. Izan ere, gaur iragarritakoez gain, inaugurazioko filma (Submergence, Wim Wendersena) eta joan den astean Espainiako Estatuko zinemari buruzko prentsaurrekoan jakinarazitakoak egongo dira ikusgai sail horretan: Handia (Jon Garaño eta Aitor Arregi), El autor (Manuel Martín Cuenca) eta Life and Nothing More (Antonio Méndez Esparza), Urrezko Maskorra lortzeko lehian; Marrowbone (Sergio G. Sánchez) eta La peste telesaila (Alberto Rodríguez), lehiaketaz kanpo; eta Morir (Fernando Franco) filmaren emanaldi berezia.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena