Zinemaldia 2024
Donostia saria
Monica Belluccik jaso du aurtengo hirugarren eta azken Donostia saria
O.A. | EITB.EUS
Emakumezko aktore italiarrak Belodromoan egin den galan eskuratu du saria.
Zinemaldia nazioarteko jaialdia dela ezin uka. Atzo ukitu argentinarra eduki zuen; gaur, berriz, italiarra. Izan ere, Monica Bellucci aktoreak jaso du aurtengo hirugarren eta azken Donostia saria. Aurretik, Agnes Varda zinema zuzendari belgikarrak eta Ricardo Darin aktore argentinarrak ?atzo bertan? eskuratu dute golardoa.
John Malkovich aktore eta Sail Ofizialeko epaimahaiko presidenteak eman dio Donostia Saria Bellucciri Anoetako Belodromoan egin den ekitaldian.
Monica Bellucciren esanetan, beretzat saria "ohore" bat da "asko errespetatzen" duen jaialdi batetik eta "maite" duen herrialde batetik datorrelako.
Giuseppe Tornatore zuzendariaren Malèna / Malena (2000) eta Stephen Hopkinsen Under Suspicion pelikulak eskainiko dituzte galaren ostean.
Aurrez kazetarien aurrean azaldu duenez, Donostia Saria jasotzea ez da "ego kontua" bakarrik, baita "maitasun" kontua ere. "25 urteko ibilbide zoragarria daramat eta urte horietan maitasuna, estimua eta errespetua sentitu ditut. Denok behar dugu hori", erantsi du.
Monica Bellucci arratsaldean eskaini duen prentsaurrekoan. Argazkia: EFE