Publizitatea
Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

2017/09/29

07:00

Zinemaldia

IRAILAK 29

'Fe de etarras' filmaren mundu mailako estreinaldia, gaur, Belodromoan

O.A. | EITB.EUS

Bestalde, Sail Ofizialean, Urrezko Maskorra irabazteko lehian egongo diren azken bi filmak ikusgai izango dira.

  • 'Fe de etarras'. Argazkia: Zinemaldia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zinemaldiak azken aurreko eguna du gaurkoa eta Urrezko Maskorra irabazteko lehian egongo diren Sail Ofizialeko azken bi filmak izango dira ikusgai: The Captain eta Le lion est mort ce soir. Horrez gain, lehiaketatik at, La peste erakutsiko da. Bestalde, hainbat arrazoirengatik harrabotsa sortu duen Fe de etarras pelikularen mundu mailako estreinaldia izango da.

Robert Schwentke zuzendaria Alemaniara eta II. Mundu Gerrako azken uneetara itzuli da Der Hauptmann / The Captain filmarekin.

Halaber, Nobuhiro Suwa zuzendariak Le lion est mort ce soir / The Lion Sleeps Tonight filma aurkeztuko du.

Bestalde, Sail Ofizialean hau ere, baina lehiaketatik kanpo, Alberto Rodriguezek eta Rafael Cobosek sortutako La peste telesaila proiektatuko da.

Fe de etarras filmak hautsak harrotu ditu

Fe de etarras filmari dagokionez, Borja Cobeagak zuzendutako eta Diego San Josek idatzitako filma da. Mediaprok Netflixerako egindako produkzio hau umore beltzeko komedia bat da; 2010eko uda partean girotua, Javier Camarak, Julian Lopezek, Miren Ibargurenek eta Gorka Otxoak antzeztutako komando bat da filmaren protagonista.

Pelikula gaur 19:00etan erakutsiko da belodromoan, Netflix plataformaren bitartez urriaren 12an estreinatu aurretik.

Goizean, prentsaurrekoan Borja Cobeaga gidoilari eta zuzendariak adierazi duenez, "terrorista bat txiste bihurtzea gizartearen garaipena da".

"Espainiako banderaz josita dagoen hiri batean kokatzen da filma, eta ETAko komando baten bizitza kontatzen du, hain zuzen ere, Espainiako futbol selekzioak Hego Afrikako Munduko Txapelketa irabazi eta azken mendeko espainolitate erauntsi handiena izan zen garaian", azpimarratu du.

Porrot baten historia da, "zure bandera serioegi hartzen duzunean gertatzen diren gauzen historia". Cobeagaren esanetan, Espainiak "atzera egin du" hainbat kontutan, baino beste askotan "aurrera eta hobera egin du", eta horren adibide jarri du dagoeneko ETAk ez duela hiltzen.

Cobeagaren hitzetan, Fe de etarras filmak nazionalismoak ditu hizpide —euskal nazionalismoa eta nazionalismo espainiarra—, eta fanatismoari kritika egiten dio.

Pelikula hau Zinemaldian gehitu izanak eztabaida eragin du; izan ere, zenbaitek uste dute espresuki interneten erakusteko (ez zinema aretoetan) sortutako pelikulak ez liratekeela zinema jaialdietan gehitu behar.

Bestalde, filma promozionatzeko kartelak ere eztabaida eragin du. Kartela Donostiako erdialdean dagoen eraikin batean zintzilikatu zuten. "Yo soy español, español, español" esaldia du erdi-erdian. "Español" hitza marraturik eta Fe de etarras pelikularen izenburua azpian dago. Are gehiago, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ikerketa abiatu zuen Fe de etarras pelikularen kanpainak terrorismoaren biktimak umiliatzen ote dituen argitzeko, Guardia Zibilen Batasunak Netflixen aurka aurkeztutako salaketa tarteko. Azkenean, ordea, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak artxibatu egin du ikerketa. Kartela "azalekoa, hutsala edo gustu txarrekoa" izan daitekeela uste du Fiskaltzak, baina ez du terrorismoa goratzen.

FE DE ETARRAS DONOSTIA BORJA COBEAGA EFE

Fe de etarras pelikularen kartela Donostian. Argazkia: EFE

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena