Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

66. edizioa

Maskor modernoagoa, Donostiako Zinemaldiaren ikur berria

eitb.eus

Donostiako zinema jaialdiak bere irudi berria eta 66. edizioko sailetako kartelak aurkeztu ditu gaur. “Marka eguneratu eta ikusgaitasun handiagoa lortu” nahi dute.

Donostiako Zinemaldiak bere irudi berria aurkeztu du gaur Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Patioan. TGA Donostiako estudioak sortu ditu jaialdiaren irudi berria eta sailetako kartelak, "nortasun grafikoa berritzeko".

Sail bakoitza kolore bereizgarri batek ordezkatu du, eta Sail Ofizialaren kartela aurrerago aurkeztuko dutela iragarri dute, irudi eskubideen baimena ez baitute oraindik erabat itxita.

"Lerro sintetiko eta sendotasun bisual handiagoko" maskorra erabili dute irudi nagusian, "Zinemaldia modernoa dela, etengabe berraztertzen dela eta testuinguru aldakorrera moldatzen dela erakusteko".

Sailetako kartel guztietan "dinamismoa, argitasuna eta bizitasuna" nagusitzen dira, sortzaileen iritziz, argazki batez eta ilustrazio batez osatutako konposizio batetik abiatuta.

Galetarako sarrerak, salgai

Zinemaldiaren webgunean, bihartik aurrera (ostirala, maiatzak 4) egongo dira salgai 66. edizioaren inaugurazio eta amaiera galetarako sarrerak. Zeremonia bakoitzerako, gehienez ere, lau sarrera erosi ahal izango dira.

zinemaldia 2018 kartela