Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

66. edizioa

Zinemaldiko Donostia sarietako bat, Danny DeVito omentzeko

Agentziak | Erredakzioa

Antzerkigintzari, zinemari eta telebistari lotuta egindako ia 50 urteko ibilbideari eta lan profesionalari aitorpena egingo dio Donostiako zinema jaialdiak.

  • Danny DeVito. Argazkia: Zinemaldia

    Danny DeVito. Argazkia: Zinemaldia

Danny DeVitok (Neptune, Ameriketako Estatu Batuak, 1994) Zinemaldiaren 66. edizioko Donostia sarietako bat jasoko du irailaren 22an, Kursaal Jauregian. Hurrengo egunean, irailaren 23an, Smallfoot filma aurkeztuko du Belodromoan.

Donostiako zinema jaialdiak ohar baten bidez jakitera eman duenez, sariaren bidez ia bost hamarkadako ibilbidea aitortu nahi diote. Izan ere, denbora horretan antzerkian, zineman eta telebistan aritu da aktore eta zuzendari gisa istorioak kontatzen, edo produktore gisa proiektuak babesten. Urrezko Globo eta Emmy sariak irabazi ditu Taxi eta It’s Always Sunny in Philadelphia telesailei eta One Flew Over The Cuckoo’s Nest, Terms of Endearment, Romancing the Stone, Twins eta Tin Men filmei esker.

Batmanen etsai den Pinguinoa eta Schwarzeneggerren bikia gorpuztuz ere, ospe handia lortu zuen, eta ibilbide oparoa izan du hainbat zuzendariren aginduetara, besteak beste, Milos Forman, Brian de Palma, Robert Zemeckis, Barry Levinson edo Tim Burton ezagunekin aritu baita.

Film askotako protagonista izan da, eta batzuk zuzendu ere egin ditu: The War of the Roses (Rosetarren gerra, 1989), Hoffa (1992), Death to Smoochy (2002), Throw Momma from the Train (1987), Curmudgeons (2016), Duplex (2003), The Ratings Game (1984) eta The World’s Greatest Lover (1977). Gainera, Quentin Tarantinoren, Steven Soderberghen edo Milos Formanen filmak ekoitzi ditu. Halaber, Matilda (1996), Hoffa (1992) eta Curmudgeons (2016) ekoitzi, zuzendu eta antzeztu ditu.

Jersey Film’s 2nd Avenue sortu zuen. Jersey Films konpainiaren ondorengoak, besteak beste, hainbat film ekoitzi ditu: Erin Brockovich (2000), film onenaren Oscar saria jasotzeko izendatuen artean egon zen; Pulp Fiction (1994); Out of Sight (1998); Freedom Writers (2007); Garden State (2004); Along Came Polly (2004); eta Living Out Loud (1998), tartean. DeVito aktore eta ekoizle gisa aritu da film hauetan: Get Shorty (1995), Man on the Moon (1999), Be Cool (2005), Even Money (2006) eta Drowning Mona (2000).

90eko hamarkadatik aurrera, gainera, ekoizle-lanetan aritu da zenbait filmetan: Pulp Fiction (Quentin Tarantino, 1994), Get Shorty (Barry Sonnenfeld, 1995), Gattaca (Andrew Niccol, 1997), Man on the Moon (Milos Forman, 1999), Erin Brockovich (Steven Soderbergh, 2000), Garden State (Zach Braff, 2004) eta Freedom Writers (Richard LaGravenese, 2007), besteak beste.

Pertsonaia batzuei ahotsa jartzen ere aritu da DeVito animaziozko film batzuetan: Space Jam (1996), Hercules (1997), The Lorax (2012) eta Smallfoot (Donostiara aurrenekoz ekarriko du, eta Belodromoan proiektatuko da).