Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

13 film, sail horretan

Argentinako, Koreako, Japoniako eta Euskal Herriko gastronomiak Culinary Zineman

eitb.eus

Bederatzi film luze eta lau film labur hartuko ditu Donostiako Zinemaldiaren sail gastronomikoak.

  • 'Gazta' Mikel Urretabizkaiaren filma

    'Gazta' Mikel Urretabizkaiaren filma izango da euskal ordezakarietako bat sail horretan

Culinary Zinema Donostiako Zinemaldian zinema eta gastronomia uztartzen dituen sailak Argentinako, Koreako, Japoniako, Mediterraneoko, Euskal Herriko eta Vietnamgo gastronomiei irekiko die leihoa bederatzigarren edizioan. Pelikuletan, gazta eta txokolatea hartuko dituzte hizpide, esaterako, baina baita tokian tokiko ekoizleekiko harremana, harrera herrialdeetako integrazioa, familiarteko transmisioa, edertasuna eta elikagaien propietate sendagarriak ere, Zinemalditik jakinarazi dutenez.

Iñaki Arteta zinemagile bilbotarra Etxebarri jatetxeko sukaldariaren izaerara gerturatuko da "Bittor Arginzoniz. Vivir en el silencio" filmean. Sukaldari autodidakta izanik, munduko onenen artera eraman du bere jatetxea Arginzonizek.

Halaber, Mikel Urretabizkaia kazetaria Urbia, Aralar eta Gorbeiako mendikateetan barrena ibiliko da "Gazta" filmean, Idiazabal gaztaren unibertsoa arakatzeko. Besteak beste, Eli Arrillaga, Juan Mari eta Elena Arzak, Eneko Atxa eta Joan Rocaren lekukotzak bildu ditu.

Azkenik, "Zer jan hura izan" Igor Arabaolazaren film laburrak gastronomiarekin lotutako zenbait alderdi aztertuko ditu ekoizle eta sukaldarien lekukotzen bitartez, hala nola jasangarritasuna, belaunaldien erreleboa eta ekoizlearen eta baserritarren munduaren garrantzia sukaldean.

Culinary Zinema saileko bederatzi film luzeetatik zazpik afari tematikoa izango dute irailaren 22tik 27ra bitarte, Basque Culinary Centerren, Ni Neu jatetxean eta Tabakalerako LABe eremu berrian. Afaridun emanaldietara joateko sarrerak ostiralean jarriko dira salgai, irailaren 6an, 09:00etan, 70 euroko prezioan, Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen bitartez. Filmetarako sarrera soilak irailaren 15etik aurrera jarriko dira salgai, 7,90 euroan.