Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Atal Ofiziala

Prentsa espezializatuak 'Lubaki amaigabea'-ri eman dio 2019ko Feroz Zinemaldia Saria

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Zinema Informatzaileen Elkarteak ematen du saria, Zinemaldiaren Atal Ofizialean lehian dauden pelikula guztien artean.

  • 'Lubaki amaigabea'.

    'Lubaki amaigabea'.

Jon Garañok, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Lubaki amaigabea-k irabazi du 2019ko Feroz Zinemaldia Saria, Espainiako Zinema Informatzaileen Elkarteak iragarri duenez. Prentsa espezializatuak ematen du sari hori.

Maria Guerra elkarteko presidenteak esan duenez, pelikulak "beldurraz" hitz egiten du, eta inoiz ez bezala egin den "historia berriaren begirada" bat da, eta orainaldiarekin "erabateko harremana" dauka.

Donostiako Zinemaldian estreinatu zenetik pelikulak jasotako "gauza positiboak" nabarmendu ditu Arregik. Berarentzat, sari honek "sentsazioak horrelakoak zirela" erakutsi du.

Bestalde, Garañok babesa eskertu du Goenagak. Esan duenez, beti "ondo tratatuta" sentitu dira prentsaren aldetik, eta adierazi du aktoreak "pelikularen oinarrizko zati bat" izan direla. Beraz, "sari horren zati bat" eurena da.

Sari honekin, AICEko kideek Atal Ofizialeko pelikularik onena saritzen dute. Beste urteetan hurrengo filmak saritu dituzte: Quién te cantará (Carlos Vermut), Disaster artist (James Franco), El hombre de las mil caras (Alberto Rodríguez), Truman (Cesc Gay) eta La isla mínima (Alberto Rodríguez).

Feroz Sariak

Feroz Sarien hurrengo edizioak ez dauka oraindik datarik ezta lekurik ere, AICEko presidenteak esan duenez, "pelikula onak bezala", oraindik prestatzen ari delako.

Hala ere, izendatuak iragartzeko data badagoela aurreratu du. Azaroaren 26an iragarriko dituzte, ohi baino lehenago, Oscar Sarien aurrerapenaren ondorioz. Gertakizun horrek Goya Sariak aurreratzea ere behartu du. Lehen txandako bozketak azaroaren 13tik 20ra egingo dituzte.