Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Elkarrizketak

Woody Allen, Zinemaldiaz, Donostiaz eta bere azken pelikulaz Euskadi Irratian

eitb.eus

Eusko Irratiak zuzendari estatubatuarrari egindako elkarrizketa sakona emango du larunbat goizean. Gainera, Allenek ETBn ere hitz egin du.

  • Woody Allen, 2020ko Zinemaldian.

    Woody Allen, 2020ko Zinemaldian. Argazkia: EFE

Woody Allen zinema zuzendaria ez dago Donostian, bere azken pelikula Zinemaldian estreinatuko bada ere, baina EiTBko hedabideek berarekin hitz egiteko aukera izan dute.

Rifkin’s Festival film luzeak irekiko du 2020ko Donostiako Zinemaldia. Gipuzkoako hiriburuan filmatutako bere pelikula berriari buruz hitz egin du zuzendariarekin Euskadi Irratiak.

Bere lanaz, hiriaz eta Zinemaldiaz esandakoa entzun ahal izango dugu, osorik, larunbat goizean, 'Amarauna' saioan.

Gainera, zuzendari estatubatuarra elkarrizketatu dute ETBko Gaur Egun albistegian.