Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

69. edizioa

Zinemarekin lotutako pertsona ospetsu ugari izango dira Donostiako Zinemaldian

EITB Media

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak esan duenez, aurten "gehiago izango gara: pelikula gehiago egongo dira eta pertsona gehiago egongo dira baimenduta".

  • Zinemaldiaren aurkezpen kartela

    Zinemaldiaren aurkezpen kartela.

Txertaketa prozesuak aurrera eta osasun egoeraren bilakaerak onera egin ondoren, Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak esan du aurten zinemarekin lotutako pertsona ospetsuen zerrenda luzea izango dutela.

"Iaz hartutako neurriak errepikatuko ditugu, baina gehiago izango gara: filmen presentzia handiagoa izango da, eta pertsona gehiago egongo dira baimenduta, txertoei eta osasun egoeraren bilakaerari esker", azpimarratu du.

Antzezle, zinemagile, ekoizle eta gidoilarien zerrenda luze batek baieztatu du Donostian izango direla Zinemaldiaren 69. edizioan beren filmak aurkezteko:

- Marion Cotillard (Donostia Saria)

- Johnny Depp (Donostia Saria)

- Javier Bardem (El buen patron, Sail Ofiziala)

- Jessica Chastain (The Eyes of Tammy Faye, Sail Ofiziala)

- Penelope Cruz (Competencia Oficial, Perlak)

- Emmanuelle Devos (Vous ne désirez que moi, Sail Ofiziala)

- Dolores Fonzi eta María Valverde (Distancia de rescate, Sail Ofiziala)

- Charlotte Gainsbourg (Jane by Charlotte, Perlak)

- Louis Garrel (La Croisade, Perlak)

- Vincent Lindon (Enquête sur un Scandale d'Etat –Sail Ofiziala– eta Titane –Perlak–)

- Noemie Merlant (Mi iubita, mon amour, Zabaltegi-Tabakalera)

- Clarke Peters eta Stanley Tucci (La Fortuna, Sail Ofiziala)

Halaber, zinemagintza garaikideko zuzendari garrantzitsuenetako batzuk Donostiara joango dira beren filmak aurkeztera, Laurent Cantet (Arthur Rambo), Lucile Hadzihalilovic (Earwig) edo Claire Simon (Vous ne désirez que moi/i Want to Talk about Duras) Sail Ofizialeko zinemagileak, besteak beste.

Perlak sailean aukeratutako filmen artean, Julia Ducournau (Titane) Urrezko Palmaren irabazleaz eta Vincent Lindonez gain, Agathe Rousselle filmeko aktore protagonistak ere lagun egingo dio zuzendariari; Todd Haynes, Carol filmaren zuzendaria, zeinak The Velvet Underground aurkeztuko baitu, Sean Baker, The Florida Project lanaren zuzendaria, zeina Simon Rex aktorearekin izango baita; Charlotte Gainsbourgek bere amari (Jane par Charlotte / Jane by Charlotte) egindako omenaldi zinematografikoa aurkeztuko du; Virginie Efira aktorea Benedetta filmaren ordezkari gisa etorriko da; Louis Garrel eta Joseph Engel La Croisade / The Crusade filmagatik; Xavier Giannoli zuzendaria eta Benjamin Voisin aktorea Les illusions perdues / Lost Illusions filmari laguntzeko; Les Intranquilles / The Restless filmeko zuzendaria, Joachim Lafosse (Zilarrezko Maskorra 2015ean), Damien Bonnard eta Leïla Bekhti bikote protagonistarekin etorriko da, eta, azkenik, Celine Sciammak, Petite Maman aurkezteaz gain, master class bat eskainiko du Nesten.

Bestalde, pandemiak eragindako mugikortasun-arazoak gorabehera, Asiako ordezkaritza garrantzitsua egongo da, Ryusuke Hamaguchi zuzendari japoniarrak (Guzen to Sozo / Wheel of Fortune and Fantasy eta Drive My Car) ere bidaiatuko baitu Donostiara.

Zabaltegi-Tabakalera sailean aukeratutako zinemagile ezagunen bisita jasoko du Donostiak:

- Gaspar Noe (Vortex), Françoise Lebrun aktorearekin batera

- Radu Jude (Babardeala cu bucluc sau porno balamuc / Bad Luck Banging or Loony Porn)

- Jean-Gabriel Periot (Retour à Reims (Fragments) / Returning to Reims (Fragments))

- Peter Kerekes (Cenzorka / 107 mothers)

- Tea Lindeburg (Du som er i himlen / As in Heaven, Sail Ofiziala)

- Alina Grigore (Crai nou / Blue Moon, Sail Ofiziala)

- Laura Wandel (Un Monde / Playground, Zabaltegi-Tabakalera)

- Florence Miailhe (La Traversée / The Crossing, Zabaltegi-Tabakalera)

- Kira Kovalenko (Razzhimaya kulaki / Unclenching the Fists, Zabaltegi-Tabakalera).

Espainiako eta Latinoamerikako zinema

Ohikoa denez, Espainiako Estatuko eta Latinoamerikako industria zinematografikoaren ordezkaritza aberatsa izango da. Carlos Saurak Rosa Rosae film laburra aurkeztuko du. Iciar Bollain, Fernando Leon de Aranoa, Jonas Trueba eta Alejandro Amenabar ere Donostian izango dira. Azkenik, Daniel Monzonek (Las leyes de la frontera) itxiko du Zinemaldia.

RTVEren bi galek Mediterraneo eta Erase una vez Euskadi produkzioen taldeak ekarriko ditu Donostiara.