Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

70. edizioa

Glenn Close ez da izango Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko burua, "larrialdi familiar" bat dela eta

EITB Media

Bere ordez, Matías Mosteirín ekoizle argentinarra izango da epaimahaiburu. Matias Mosteirin produktore argentinarrak izango du ardura hori.

  • Glenn Close aktorea. EFE

    Glenn Close aktorea. EFE

Glenn Close aktore estatubatuarra ez da Zinemaldian izango, "larrialdi familiar" baten ondorioz. Aste honetan Donostiara iristea espero zuten, Zinemaldiko epaimahaiaren burua izateko.

Zinemaldiak ohar batean jakitera eman duenez, Closek ez du jaialdiaren 70. edizioan parte hartuko, eta azkenean ezin izango du epaimahai ofizialeko burua izan.

Matias Mosteirin produktore argentinarrak izango du ardura hori. Era berean, Antoinette Boulat (Frantzia) casting zuzendari eta zinemagilea; Tea Lindeburg (Danimarka) zuzendari eta gidoilaria; Rosa Montero (Espainia) idazle eta kazetaria; Lemohang Jeremiah Mosese (Lesotho) zinemagile eta artista bisuala; eta Hlynur Palmason (Islandia) zuzendari eta gidoilariak osatuko dute epaimahaia.

Glenn Closek Zinemaldiko epaimahaia zuzentzeko "gogo handia" zuela adierazi zuen iragan astean. Orain, ordea, jaialdiko antolatzaileei mezu bat igorri behar izan die, bajaren berri emateko.

"Jaialdian parte hartu ezin izatea deitoratzen dut; izan ere, larrialdi familiar bat izan dut, eta etxean geratu behar naiz. Zinemaldiari, epaimahaiari, zinemagileei, Donostia sariei eta publikoari barkamena eskatzen diet; han guztiekin batera ezin ospatzeagatik", esan du aktoreak.