Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

EITB Gala izango da gaur Zinemaldian, 'Kepa Junkera berpiztu' dokumentalarekin

EITB MEDIA

Sail Ofizialeko ‘La consagración de la primavera’ (EITBren parte-hartzea du) eta 'Los reyes del mundo' izango dira ikusgai. Gainera, David Cronenbergek Donostia Saria jasoko du, eta 'Noizko basoa' eta 'El critico' ere daude gaurko egitarauan.

  • 'Kepa Junkera berpiztu' dokumentalaren fotograma bat

    'Kepa Junkera berpiztu' dokumentalaren fotograma bat.

EITB Gala egingo dute gaur arratsaldean Zinemaldian, eta Kepa Junkera berpiztu dokumentala emango dute ekitaldian; Fermin Aio da zuzendaria, eta EITBk parte hartzen du. Ondorengo orduetan, horrez gain, Sail Ofizialeko La consagración de la primavera (EITBren parte-hartzea du horrek ere) eta Los reyes del mundo izango dira ikusgai, eta, jakina, David Cronenberg izango da protagonista, Donostia Saria jasoko baitu. Mikele Landa euskal zuzendariaren Noizko basoa pelikula eta El Critico, Juan Zavala tolosarrak Javier Moralesekin batera zuzendutako filma, ere arretaburuak dira, gaur.

Hemen dira gaurko hitzordu nagusietako ordutegiak eta lekuak:

* EITB Gala, Victoria Eugenian, 19:30ean, Kepa Junkera berpiztu dokumentalarekin.

* La consagración de la primavera, Sail Ofizialean, 8:30ean eta 21:30ean, Kursaal 1en.

* David Cronenbergek Donostia Saria jasoko du, 22:30ean, Victoria Eugenian, eta Crimes of the future filma izango da ikusgai.

* Los reyes del mundo, Sail Ofizialean, 8:30ean Victoria Eugenian eta 11:30ean eta 18:45ean Kursaal 1en.

* Noizko basoa, Nest sailean, 10:00etan, Tabakalerako 1. aretoan .

* El crítico, Made in Spain sailean, 18:30ean, Principe 7an.

Adarra saria

EITB Galan dokumentala proiektatu aurretik, Eneko Goia Donostiako alkateak 2020ko Adarra saria emango du, bilbotar musikariak ezin izan baitzuen orduan jaso.