Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

EZAE Saria

Zine aretoen elkarteak 'Maixabel'en arrakastari segida eman dio EZAE Saria eskainita

Mikel Dominguez | EITB Media

Iciar Bollainen pelikulak euskal zinemari egindako ekarpena saritu du Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak, Zinemaldian egindako sari banaketan.

  • EZAE Saria 'Maixabel'-entzat.

    EZAE Saria 'Maixabel'-entzat. EITB Mediaren bideo bateko irudia

Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak Maixabel pelikulari eman dio bere saria, euskal zinemari egindako ekarpenagatik. Iciar Bollainek zuzendutako pelikularen lantaldeak Zinemaldiaren baitan jaso du VIII. EZAE Saria, Kursaaleko Prentsa Kluba aretoan.

Horrela, EAEko zine aretoek filma saritu dute "euskal zinema industriari egindako ekarpenagatik, sarreren salmenta izandako arrakastagatik, egindako ibilbideagatik eta bere kalitate bikainagatik". Gogorarazi dutenez, Maixabel-ek Zinemaldian bertan jaso zuen aurrenekoz arrakastaren emaitza, eta ondoren, "sariz eta aintzatespenez betetako ibilbidea egin du".

Koldo Zuaza ekoizleak jaso du saria, Maixabel Lasarekin berarekin batera, eta oso pozik agertu da. Azpimarratu duenez, filmak "zinema gainditu du, Maixabel Lasaren balioak erakusten baititu, unibertsalak direnak". Zuazak gogorarazi du filma Euskal Herritik haratago dagoen fenomeno bihurtu dela, eta duela gutxi itzuli zela NBEren terrorismoaren biktimen kongresu batetik, New Yorketik, "harrera ikaragarria" izan eta gero.

Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria, Joxean Fernandez Zinemaldiko zuzendaritza batzordeko kidea eta Alfonso Benegas EZAEko presidentea ere saria emateko ekitaldian izan dira.

Zinema aretoetan arrakasta handia lortu duten pelikulak saritu ohi ditu elkarteak. 2015etik, Loreak, Amama, Handia, Dantza, La trinchera infinita eta Akelarre aintzatetsi ditu EZAEk, eta 2017an Juanba Berasategi zinemagileari omenaldia egin zion.