Itxi

Zinemaldia 2024

New Directors

Zuzendari berrien hamaika film lehiatuko dira Zinemaldiko New Directors sailean

N. V. | EITB Media

Kutxabank-New Directors sailak zinemagileen lehen eta bigarren film luzeak hartzen ditu aintzat. Irabazleak 50.000 euroko saria jasoko du.

  • Askhat Kuchinhirekovek "Bauryna salu" filma aurkeztuko du Zinemaldian

    Askhat Kuchinhirekovek "Bauryna salu" filma aurkeztuko du Zinemaldian

Hemeretzi herrialdetako hamaika ekoizpenek hartuko dute parte irailaren 22tik 30era, Donostia 71. Zinemaldiaren Kutxabank-New Directors sailean. Zinemagileen lehen eta bigarren film luzeak aurkezten dituen sail horretan, aukeratutako lan guztietatik zazpi lehen lanak izango dira aurten, eta gainerakoak, noski, bigarren filmak.

Bigarren filmarekin lehiatuko dira Liang Ming (Yichun, Txina. 1984) Xiao Yao You / Carefree Days filmarekin, Daichi Murase (Shigaraki, Japonia. 1997) Kiri no Fuchi / Beyond The Fog lanarekin, Javier Macipe (Zaragoza, 1987) La estrella azul / The Blue Star pelikularekin eta Henry Bernadet (Quebec, 1977) Les Rayons Gamma / Gamma Rays-ekin.

Bestalde, lehen film luzeak ekarriko ditu Donostiara Farhad Delaram (Teheran, Iran. 1988), Askhat Kuchinhirekov (Almaty, Kazakhstan. 1982), Niclas Larsson (Malmo, Suedia. 1990) Taylor Russell, Ewan McGregor eta Ellen Burstyn protagonista dituen filmarekin, Ilia Malakhova (San Petersburgo, Errusia. 1973), Juan Sebastian Quebrada (Medellin, Kolonbia. 1987), Diwa Shah (Nainital, India. 1995) eta Nicole Midori Woodford (Singapur, 1986).

Epaimahai batek ebatziko duen irabazleak 50.000 euroko saria jasoko du, zuzendariaren eta filmak Espainian duen banatzailearen artean partekatzeko. Gainera, New Directors saileko filmak Gazteriaren TCM saria lortzeko hautagai ere badira, eta sari hori 18 eta 25 urte bitarteko 150 ikaslek osatutako epaimahaiak erabakitzen du.

Esan gabe doa, gainerako sailetan ere programatzen ditu Donostiako Zinemaldiak zinemagileen lehen eta bigarren filmak, ez horretarako propio egindako horretan bakarrik.