Itxi

Zinemaldia 2024

71. edizioa

Donostiako Zinemaldiko galetarako sarrerak, salgai

N. V. | EITB Media

Txartelak eros daitezke dagoeneko hasiera-amaieretako ekitaldietarako eta Victor Erice zuzendariari Donostia saria emateko galarako. ETBn eta eitb.eus-en ere ikusi ahalko dira gala horiek guztiak eta Euskal Zinemaren Gala.

  • "Los reyes del mundo" filmeko lantaldea, iazko Zinemaldiaren amaiera ekitaldian

    "Los reyes del mundo" filmeko lantaldea, iazko Zinemaldiaren amaiera ekitaldian

Txartelak salgai daude dagoeneko, Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioaren inaugurazio eta amaiera galetarako eta Victor Erice euskal zinemagileari Donostia saria emateko ekitaldirako. Hasierako gala Eva Hache eta Gorka Otxoa aktoreek aurkeztuko dute, eta amaierakoa Hachek berak, Loreto Mauleonekin batera.

Mireia Gabilondok zuzenduko ditu zeremoniak, gidoiak Bob Pop idazleak idatziko ditu, eta musikaren ardura Audience musika taldeak izango du.

Abiatze zeremonia irailaren 22an, ostiralean, egingo dute, 20:30etik aurrera, Kursaal Auditoriumean, eta amaierakoa hilaren 30ean, larunbatean, 21:00etan hasita. Biak ikusi ahalko dira zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en.

Hasiera ekitaldi horretan, Javier Bardem aktoreak Donostia saria jasotzea aurreikusita dago, Hollywoodeko aktoreen grebak ahalbidetuz gero.

Euskal Zinemaren Gala ere ETB4n eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da irailaren 26an, asteartean, 19:30ean, eta Victor Ericeri Donostia saria emateko ekitaldia hilaren 29an, ostiralean, aipatu telebista katean zein Interneteko atarian.

Sarrerak salgai daude dagoeneko Zinemaldiaren webgunean.