Zinemaldia 2024
72. edizioa
Jaione Camborda izango da Zinemaldiko Epaimahai Ofizialaren burua
N. V. | EITB Media
Donostiar zinemagileak, 'O corno' iaz Urrezko Maskorra irabazi zuen filmaren zuzendariak, Leila Guerriero, Franz Kranz, Christos Nikou, Ulrich Seild eta Carole Scotta izango ditu lagun.
-
Jaione Camborda, "O corno" iazko Urrezko Maskorra irabazi zuen filmaen zuzendaria
Jaione Camborda donostiar zinemagilea, O corno Donostiako iazko Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazi zuen filmaren zuzendaria, izango da Donostiako zinema jaialdiko Epaimahai Ofizialaren presidentea ostiralean hasiko den edizioan.
Zinemaldiak gaur jakinarazi duenez, O cornoren zuzendariaz gain, epaimahaia osatuko dute Leila Guerreiro idazle eta kazetari argentinarrak, Franz Kranz estatubatuar aktore eta zuzendariak, Christos Nikou greziar zinemagileak, Ulrich Seild austriar zinemagileak eta Carole Scotta frantses ekoizleak.
Horrez gain, Philippe Bober frantses ekoizlea izango da Kutxabank-New Directors saileko epaimahaiaren burua, eta Fernando Juan Lima argentinar kritikaria, berriz, Horizontes sarikoarena.
Zabaltegi Tabakalera sariaren epaimahaiburua Emilie Bujès izango da, Vision du Réel jaildiaren zuzendaria, Neste The Mediapro Studios sarikoarena Albertina Carri argentinar zinemagilea eta Euskal Zinemaren Irizar sarikoarena Itziar Lazkano aktorea.
Irene Escolar aktorea arduratuko da Culinary Zinema sariaz; Fedéric Boyer, Tribecako eta Les Arcs zuzendari artistiko eta Reykjavikekoaren programazio zuzendaria Eusko Label sariaz; Emma Suárez aktorea Loterías sariaz; eta Isona Admetlla kultura kudeatzailea Europa-Latinoamerika Koproukzio Foroko Proiektu Onenaren Sariaz.