cerrar buscador

Loteriak albisteak gaur: Loteria Nazionala, Euromilioiak, Primitiboa eta Bonolotoa - EITB

Loteria

10:30

Loteria

Zozketa

Laugarren sarietako batek (07.617) zori ona ekarri du Euskal Herrira

EITB.EUS

16 euskal udalerritan jausi da: Bilbon, Barakaldon, Donostian, Tuteran, Gasteizen, Zarautzen eta Iruñean, besteak beste. Beste laugarren saria, 67.009, Nafarroako San Adrian herrian saldu dute.

  • Bilbon saldu dute, besteak beste, 07.617 zenbakia.

    Bilbon saldu dute, besteak beste, 07.617 zenbakia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

07.617 zenbakiak zori ona ekarri du Euskal Herrira. Izan ere, Gabonetako Loteriaren laugarren sarietako bat egokitu zaio eta 16 euskal udalerritan saldu dute, besteak beste Donostian, Bilbon, Barakaldon, Abanto-Zierbenan, Tuteran, Gasteizen, Zarautzen, Oiartzunen, Bergaran, Gernikan, Urtuellan, Sondikan, Iruñean eta Irunen.

Saria 10:29an kantatu dute Ismael Rastrelli eta Janna Flores San Ildefonsoko haurrek Madrilgo Real antzokian egiten ari diren zozketan.

Bizkaian, Bilboko hiru administrazio-saltokitan, tartean Ormaechean saldu dute zenbaki saridun hau. Azken honek bederatzi milioi euro banatu ditu, 45 serie (450 dezimo) saldu baititu. Dezimo gehienak leihatilan bertan saldu dituzte eta, beraz, "oso banatua" dagoela esan du Sergio Etxebarria Ormaechea saltokiko gerenteak. Zamudioko Parke Teknologikoan egoitza duen Air Liquid enpresan ere zenbaki honen zati bat egokitu zaie.

Nafarroan, Iruñean eta Tuteran saldu dute 07.617 zenbakiko hainbat dezimo: Iruñeko Hiper Eroskin dagoen 11. zenbakiko administrazioan, eta Tuteran, Geltokiko Aldapan dagoen saltokian.

Laugarren sari honek serieko 200.000 euro banatuko ditu. Euskal Herrian ez ezik, Estatuko hainbat probintziatan ere saldu dute. Hauetan: Cuenca, Leon, Almeria, Madril, Ourense, Balear Uharteak, Valentzia, Alacant, Murtzia, Cadiz, A Coruña, Las Palmas,  Lerida, Lugo, Malaga, Pontevedra, Albacete, Asturias, Avila, Badajoz, Bartzelona, Burgos, Caceres, Castello, Kordoba, Girona, Granada, Huelva, Palentzia, Sevilla, Santa Cruz, Tarragona, Toledo, Valladolid eta Zaragoza.

67.009, beste laugarren saria

Zozketa bukatzear zela atera da bigarren laugarren saria: 67.009 zenbakiari egokitu zaio. Kasu honetan, Nafarroako San Adrian herrian saldu dute sariaren zati bat eta, gainerakoa, Estatuko hainbat udalerritan.

Iruzkinak