cerrar buscador

Gabonetako loteria 2017 | Gabonetako loteriako zenbakiak ikusi | EITB Gabonetako loteria

Gabonetako Loteria 2023

09:36

Gabonetako Loteria 2023

ZOZKETA

Bosgarren sarietako lauk diru apur bat utzi dute Euskal Herrian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

18.102, 43.221, 00943 eta 89023 zenbakidun hainbat serie Euskal Herrian saldu dira; Bilbon, Barakaldon, Gasteizen, Sestaon, Azpeitian, Irunen,  Cascanten, Iruñean eta Cordovillan.

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gabonetako Loteriaren bosgarren sarietako lauk diru apur bat utzi dute Euskal Herrian: 3.221, 18.102, 00943 eta 89023 zenbaki sarituak ondorengo herrietako administrazioetan saldu dira, besteak beste: Bilbo, Sestao, Barakaldo, Irun, Pasaia, Azpeitia, Gasteiz, Cordovilla, Iruñea eta Cascante.

18.102

18.102 zenbakiari egokitu zaio Gabonetako Loteriaren bosgarren sarietako bat. Goiztiarra izan da, 09:24an atera baita zenbakiaren bolatxoa.

Serieko 60.000 euro banatuko dira, eta dezimoko 6.000 euro.

Oso banatuta dago. Euskal Herrian zati txiki bat egokitu da: hain zuzen, Sestaoko Carrefourreko administrazio nagusian eta Azpeitiko Goiko Kaleko administrazioan saldu dira 18.102 zenbakidun hainbat serie. Iruñean eta Cordovillan ere egokitu da sariaren zati bat.

70.481

70.481 zenbakiari ere bosgarren sarietako bat egokitu zaio, aurtengo bigarrena. 10:02an atera da zenbakia. Oso banatuta dago.

43.221

43.221  zenbakia da bosgarren sarietako beste bat. 10:09an atera dute San Ildefonsoko haurrek zenbaki hori zuen bolatxoa. Zati bat Euskal Herrian egokitu da: Trintxerpen, Bilbon eta Cascanten saldu dira hainbat dezimo.

00943

10:25ean atera da bosgarren sarietan laugarrena: 00943. Zenbaki hori zuten hainbat serie ere, Euskal Herrian saldu dira: Irunen, Bilbon, Barakaldon eta Gasteizen.

Bilbon ondorengo administrazioetan saldu da 00943 zenbakidun loteria: Ormaechean, Azkarretan, eta Aldundia  eta Erribera kaleetako administrazioetan.

Irunen, bestalde, Pinar kaleko loteria saltokian saldu da serie oso bat.

59.435

Toledora eta Valdemorora joan da bosgarren sarietan bosgarrena: 59.435. 11:31ean atera dute zenbakia.

51.688

Bosgarren sarietan seigarrena, berriz, Alacantera joan da: 51.688 zenbakidun bolatxoa 11:40ean atera dute.

73.867

73.867 zenbakiari ere bosgarren saria egokitu zaio, 60.000 euro serieko. Oso osorik Bartzelonara joan da.

89.023

Bilbora joan da bosgarren sarietan azkenaren zati txiki bat ere: Corte Ingles saltokiko administrazioan saldu dituzte hainbat dezimo.

 

 


 

 



Iruzkinak

  • bilatu zure zenbakia

    Zk. Zenbatekoa

    Zure zenbakiaren saria €koa da

    Sartu zenbat diru jokatu duzun

    Hurrengo kodigoa kopiatu zure webean bilatzailea agertzeko:

    Gabonetako Loteria 2023

    1. saria

    - - - - -

    2. saria

    - - - - -

    3. saria

    - - - - -

    4. saria

    • - - - - -
    • - - - - -

    5. saria

    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    • - - - - -
    Loteria Gabonetako Loteria: zenbaki saridunak, albisteak... Loteria