Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Irratia

'Faktoria' albistegia eta 'Boulevard', Baionatik

A.E.|EiTB

ETAren armagabetzearen inguruan arituko dira Maite Artolak eta Dani Alvarezek gidatzen dituzten irratsaioak.

Baionatik eskainiko dira 'Boulevard' irratsaioaren albiste tartea ostegunean, eta 'Faktoria'ren albiste tartea ostiralean. Larunbaterako iragarritako ETAren armagabetzearen harira, eragileen iritziak bilduko dituzte.

Maite Artolak gidatutako 'Faktoria' albistegian, hasteko, Mixel Berhokoirigoin ekintzailea eta Mixel Etxebest Mauleko auzapeza izango dituzte. Ondoren, solasaldia izango da. Aurrekoez gain, Rufi Etxeberria, Jose Felix Azurmendi eta Andoni Unzaluk hartuko dute parte. Saio horretarako propio bildu diren hainbat eta hainbat protagonisten ahotsak ere jasoko ditu 'Faktoria' bereziak: Maixabel Lasa eta Axun Lasarenak, besteak beste.

Dani Alvarezek gidatutako saioan honako hauen iritziak bilduko dituzte: Pako Arizmendi, EAJren Ipar Buru Batzarreko presidentea; Frantxua Maitia, Akitaniako Lurralde Konseiluko presidenteorde izandakoa eta Alderdi Sozialistako kidea; Beatrice Mole, kazetaria, Radio Euskadiko korrespontsal ohia Iparraldean eta Lohusoko operazioan atxilotu zutena; Amets Arzallus, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako txapelduna; Allande Boutin, France3ko kazetaria, eta Pepe Aizpuru, Euskal Irratietako kazetaria.