Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

GEK

EiTBk 2015-2016ko Gizarte Erantzukizun Txostena argitaratu du

A.E.|EiTB

EiTBn garden jarduteko ahalegina eta stakeholders-ekin duen konpromisoa dira Gizarte Erantzukizun Korporatiboan nabarmendu daitezkeen ekintza garrantzitsuenetako batzuk.

EiTBn garden jarduteko ahalegina eta Gizarte Erantzukizunaren alorrean landu beharreko lehentasunak identifikatzeko stakeholders-ekin duen konpromosioa dira Gizarte Erantzukizun Korporatiboan (GEK) nabarmendu daitezkeen ekintza garrantzitsuenetako batzuk. Joan den asteartean (uztailak 11) argitaratu zuen EiTBk Gizarte Erantzukizunaren Txostena eitb.eus webgunean.

Bi urtean behin lantzen den memoria EiTBren gizarte erantzukizun ereduaren sei dimentsioetan bildutako esperientziek eta ekimenek osatzen dute. Honakoak dira sei arlo horiek: Euskadi Munduan, Euskara, Herritarrak, Pertsonak, Ingurumena eta Enpresaren Kudeaketa.

Gardentasuna

Txostena egiaztatzeko egindako ikuskaritzak, orain bi urte bezala, Komunikazio Talde Publikoak gardentasunez jardutea nabarmendu du. Alor horretan abian jarritako zenbait ekimen gailendu dituzte; besteak beste, EiTBren Estilo Liburua eta hedabideetako gardentasuna aztertzen duten ikerketa konparatiboak. Ikerketa hauek gizarte erantzukizuna duten enpresen nazioarteko ereduen irizpideak jarraitzen dituzte.

GEK txostenaren ikuskapenak modu positiboan baloratu ditu Komunikazio Taldearen gardentasun ekimenak. Gizarte erantzukizunaz jabetuta dauden komunikazio enpresa bati dagozkion ekimenak dira. Agerian uzten dute erakundearen konpromisoa, eta giltzarri diren zazpi puntutan finkatzen dira: edukiak; ekoizpen prozesuak; haurtzaro eta nerabezaroaren babesa; publizitatearen emisio arduratsua; stakeholders edo interes taldeak, eta gobernu eta kudeaketa korporatiboak.

Stakeholders-ekin harremana

Ikuskaritza txostenak, lehen esan bezala, EiTBk stakeholders-ekin edo interes taldeekin duen konpromisoa azpimarratu du. Gizarte erantzukizun eredua osatzen duten atal bakoitzarekin harremanetan stakeholders asko izatea balioan jarri dute.

EiTBk bere interes taldeen sentsibilitateak islatzen dituzten hogeita hamar ordezkari eta analistekin lagin bat osatu du, elkarrizketa bidez, EiTBk sortutako balio-aldagai nagusiak zein diren ikertzeko. Stakeholder-ekin izandako topaketa hauen guztien helburua honakoa izan da: batetik, gizartearen agenteei gizarte erantzukizuna lantzeko lehentasunak zeintzuk diren entzutea, eta, bestetik, eurei esku hartzeko aukera ematea ekintza ildoak aukera ditzaten. EiTBk bere ikuspuntuaren oinarrian stakeholder-ekin duen konpromisoa izan du beti.

EiTBren Gizarte Erantzukizun Memoria astearte honetatik (uztailak 11) eskuragai dago eitb.eus webgunean. Hamar urte daramatza EiTBk gizarte erantzukizunaren emaitzak aldizka aurkezten eta egiaztatzen. Hain zuzen ere, AENOR enpresak egin du egiaztapena. Urte hauetan guztietan, GRI eskaera mailarik altuena lortu du, Global Reporting Initiative-ko G4 gida eta Komunikabide Zerbitzu Sektorial gehigarriaren nazioarteko erreferentziaren aukera exhaustiboaren arabera. Laster, berriro eragin taldeekin jarriko da harremanetan, 2017-2018 aldiari buruz gogoeta egiteko.

ogoeta egiteko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB