Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Finala

Ibon Belandiak irabazi du Radio Euskadiko umorezko bakarrizketen finala

EITB

2.000 euroko saria irabazi du Ibon Belandiak 'Karaoke' bakarrizketarekin, eta Ivan Rojo 'Bitxito'rentzat izan da publikoaren saria.

Radio Euskadiko Umorezko Bakarrizketa Lehiaketaren finala jokatu zen atzo (ekainak 20) Bilboko Pabiloi 6 aretoan. Ibon Belandiaren Karaoke bakarrizketak irabazi zuen epaimahaiaren 2.000 euroko saria, eta Ivan Rojo Bitxitorentzat izan zen publikoaren saria, El colectivo oprimido lanarengatik. Bitxitok 500 euro irabazi zituen.

Sei finalista aritu ziren bertan nor baino nor gehiago. Sarituen elkarrizketez gainera, Telmo Iruretaren Toquecito minus, Miren Izosteguiren Lo que llevo en la maleta, Mikel Bermejoren Soy un vasco light eta Diego Perezen Como ser actor y no morir en el intento bakarrizketak entzun ziren Pabiloi 6 aretoan.

Sergio Arrospide aktoreak aurkeztu zuen ekitaldia, Felix Linares eta Leire Orbe aktorea epaile lanetan aritu ziren, eta Aurori Badiolak ere ez zuen ekitaldia galdu nahi izan. Final handia datorren ostiralean, ekainaren 29an, izango da ikusgai ETB2n.