Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Erakusketa

Ikimilikiliklik, JArtzereren Unibertsoa erakusketa, Bilboko EiTBren harreran ikusgai

EITB

Instalazioa honen helburua ikusleari Artzeren unibertso poetikoan zehar zentzumenek gidatutako bidaia proposatzea da. Soinuaren eta irudiaren bitartez, bere memorian gordeko duen esperientzia.

Joan zen ostiraletik, ekainaren 29tik abuztuaren 12ra bitartean Ikimilikiliklik, JArtzeren Unibertsoa erakusketa dago ikusgai Bilboko EiTBren harrera nagusian. Alberto Lizarraldek eta Carlos Rodriguezek zuzendutako instalazio honen helburua ikusleari Artzeren unibertso poetikoan zehar zentzumenek gidatutako bidaia egiteko proposamena egitea da. Soinuaren eta irudiaren bitartez, bere memorian gordeko duen esperientzia.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa, JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txoriGure bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik, edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Azken horiek, bere idatzizko proposamenak eszenatokira daramatzatenak, bere garaian abangoardiakoak izan ziren eta, aldi berean, uneko baldintza soziopolitikoak medio, oso popularrak izan ziren. Horien artean azpimarratzekoa da Ikimilikiliklik bidekidekaria, musika, poesia eta irudia uztartzen zituen ikuskizun multimedia 70eko hamarkadan testuinguru kulturala astindu zuena.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa lanak aipatutako Ikimilikiliklik bidekidekaria hartatik hartu du izena. Denboran zehar, euskal kultur herrikoitik edan eta mugak gaindituz, izaera unibertsala izatera iristen den JA Artzeren obra poetikoan zehar bidaia poetikoa da.

Aipamen berezia behar du Artzeren lehen sorkuntza etapan Mikel Laboak izandako garrantziak. Laboa da Artzeren lanak gehien ezagutzera eman dituena eta beraien artean sortzen den harremana oinarrizkoa da.

Erakusketa Morgancreak ekoitzi du, San Telmo Museoaren eta UPV/EHUren Mikel Laboa Katedraren laguntzaz, eta Euskal Kultur Erakundearen, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren, Kutxa Fundazioaren, Otxoa de Barandika Fundazioaren, Usurbilgo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzaz.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB