Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Abuztuaren 22an

Gaztea Gaua, asteazken gauean, Bilboko Aste Nagusian

EiTB

Vendetta eta Skakeitan taldeen kontzertuez gozatu ahal izango dute Europa Parkera joaten direnek.

0:18

Urtero legez, EiTBk Gaztea Gaua antolatu du Bilboko Aste Nagusian. Asteazken honetan da hitzordua, Europa Parkean, gauerditik aurrera. Skakeitan eta Vendetta taldeen kontzertuaz gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek.

2008an Donostian sortutako Skakeitan taldearen bereizgarri nagusietako bat hasieratik zuzenekoetan aritzeko agertzen duen energia izan da. 2012an iritsi zen euren iraupen luzeko lehen lana, Ahots gabekoen ahotsa, eta 2014n, bigarrena, Orekariak. Ska doinuak egiten dituen taldeak 2016ko amaieran argitaratu zuen hirugarren diskoa, Galera.

Abenduan agertokiak utziko dituela iragarri ostean, Pello Reparaz buru duen Vendetta taldea agurreko biran buru-belarri sartuta dabil. Aste Nagusira joaten direnek talde nafarra zuzenean ikusteko azkenetariko aukera izango dute.