Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

FORTA

Tokiko saltokiei laguntzea, FORTAren lehentasunen artean

EITB

Ikus-entzunezko zerbitzu publiko autonomikoek ekimenak eta kanpainak abiarazi dituzte tokiko merkataritzari laguntza eskaintzeko, COVID-19ak eragindako egoera honetan.

  • Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte, "A Bocados" saioko aurkezleak.

    Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte, "A Bocados" saioko aurkezleak. Argazkia: EITB.

COVID-19aren ondorio ekonomikoak gero eta agerikoagoak eta kezkagarriagoak dira guztientzat, eta, bereziki, enpresa txiki eta ertainentzat. Egoera horren aurrean, Irrati-Telebista Autonomikoen Erakundeen Federazioko (FORTA) kide diren irrati-telebistek zenbait ekintza abiarazi dituzte saltoki txikiei laguntzeko.

Beren programen bidez ikusaraztea eta sustatzea

FORtAk bere baitan hartzen dituzten korporazioek hainbat saio-mota eskaintzen dituzte, tokiko merkataritzari laguntzeko eta gizarteari merkataritza lan horretan laguntzeko.

Aragon TV kateak "Escapárate" erreforma relitya estreinatu zuen irailean, autonomo eta enpresari txikien errealitatea ikusleengana hurbiltzeko. Lehiaketa hori jatorriz Galiziako Telebistaren formatua da, eta udan emititu zen bertan. Gaur egun, TVGk "Que nos pille rebolando" saioaren barruan "Gran Ganga" atala emititzen du, tokiko saltoki batean gastatzeko 100 euroko saria duena eta "Vivir Aquí" saioa, saltoki txikiei buruzko piezak dituena.

CMMk tokiko merkataritzaren alde egiten duen laguntza indartu egin du "Ancha Es Castilla-La Mancha" bezalako saioen bidez. Haien egoerari buruzko datuak emanez eta hainbat sektoretako arazoak herritarrei helarazten saiatuz, programa horiek protagonistei hitza ematen diete.

EITBren programazioak honako saio hauek eskaintzen ditu: "A Bocados", egunero ostalariak, sukaldariak, baratzezainak, abeltzailak, hornitzaileak eta gastronomiarekin zerikusia duten saltokiak aurkezten dituena; "Txoriene", Km 0 filosofian eta hurbileko produktuaren garrantzian oinarritua; edota uda honetan emititutako "The Basque Route", tokiko saltokiak bisitatzen zituena eta ikusleei beren produktuak erakusten dizkiena.

EPRTVIBek saltoki txikien sustapenarekin eta tokiko eta Km 0 produktuen kontsumoarekin lotutako edukien eskaintza ere handitu du. Horren adibide dira IB3 Televisió kateko "Uep! Com anam?" eta "Fred i Calent" saioak, gastronomiarekin, abeltzaintzarekin eta nekazaritzarekin lotutako edukiekin, tokiko produktuaren kontsumoaren eta uharteetako lehen mailako industriaren alde.

Eskualdeko À Punt katearen "NTC Comarques" albistegiak helburu nagusia hurbileko informazioa areagotzea da, beti ere bertako merkataritza babestuta.

Komunikazio-kanpainak

Saltoki txikiei ikusgarritasuna emate aldera, autonomia-erkidegoak ere komunikazio kanpainak egiten ari dira.

Hala, Telemadridek eta Onda Madridek, Madrilgo Erkidegoko Ekonomia, Enplegu eta Lehiakortasun Kontseilaritzarekin lankidetzan, doako publizitate-kanpainak eskaini dituzte COVID-19aren eragina gehien pairatzen ari diren negozioei buruz. Horretarako, doan eman dute beren publizitate-tarteetarako sarbidea, bai eta iragarkiak baldintza onuragarrietan ekoiztea ere.

TVGk, bere aldetik, saltoki txikiak suspertzen laguntzeko #Apoiémonos #Apoémolos spot berezia atera zuen, #Coidémonos kanpaina orokorraren babespean, tokiko denda eta negozioetako produktuak kontsumitzea elkar zaintzeko beste modu bat dela adierazteko.

Canal Sur kateak tokiko merkataritzari laguntzeko "Canal Sur Compromiso con Andalucía" kanpaina egin du irratian, telebistan, webgunean eta sareetan, eta albistegietan eta telebista saioetan ere jaso da.

Baldintzarik gabeko irratia

Radio Galegan, "Galicia por diante" eta "A tarde" magazinek erreportaje eta elkarrizketen bidez tokiko merkataritzaren susperraldiaren jarraipena egiten dute. Gainera, "Pensando en ti" gauetako irratsaioa goizaldean irekitako negozioekin harremanetan jartzen dira, eta jabeen eta langileen zuzeneko kontakizunak eta testigantzak jasotzen dituzte.

IB3 Radioren "Al día" eta "Multiplex" saioek merkataritza txiki eta ertaineko enpresariak egoera hau nola bizitzen ari diren ezagutzeko elkarrizketak egiten dituzte, eta, aldi berean, Balear Uharteetako enpresa-sarea indartzea dute helburu.