Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Zuzenekoen plataforma

EITBtwitch kanal berria estreinatuko du EITBk gaur

EITB Media

"Baserria" saioaren finalaren harira, EITBtwitch kanala estreinatuko du EITBk Twitch zuzenekoen plataforma ezagunean. Kanal horretatik zuzenean jarraitu eta komentatutako da realityaren azken atala.

  • EITBtwitch kanal berriaren irudia

    EITBtwitch kanal berriaren irudia. EITB Media

Gaur, martxoak 7, EITBk beste aurrerapauso bat emango du sare sozialetan eta plataforma digitaletan egoteko apustuaren alde, eta EITBtwitch kanal berria estreinatuko du Twitch zuzenekoen plataforma ezagunean.

Hala, "Baserria" saioaren finalaren harira, EITBk lehen emankizuna egingo du Twitch plataforman, eta lehiaketako azken atala jarraitu eta komentatuko da bertan, finala hasi aurretik eta atala bukatu bitartean. Alex Padilla Gaztea irratiko sare sozialen arduradunak aurkeztuko du jarraipen berezi hori, eta bi streamer edo esatari izango ditu alboan: Arkkuso eta Nebukai (Ainhoa Azkue aurtengo lehiakidea, hain zuzen ere).

2011n jaio zen Twitch zuzeneko emakizunen plataforma, eta 2014an Amazonek erosi zuen. Gazteen artean lortutako oihartzuna zuzeneko bideo-joko partidei esker izan da, bereziki. Horrez gain, ekitaldiak zuzenean jarraitu eta komentatzeko aukera eskaintzen duelako ere da ezaguna, igandean "Baserria" saioaren finalean baliatuko dutena. ETB1eko igandeetako saioak harrera ona izan du asteaz aste, eta oihartzun zabala sare sozialetan.

Hala, EITBk gazteentzako edukiak eskaintzearen aldeko apustuari eusten dio, ikus-entzule gazteen espazioetan eta publiko zehatz horrek eskatu bezala, betiere zerbitzu publiko izaera oinarri hartuta.

Twitch, euskaraz

Une honetan, zuzenekoen bilaketa egitean, Twitch plataformak ez du aukerarik ematen euskara hautatzeko, baina ekimen bat dago martxan euskara hizkuntza ofizial gisa onartua izan dadin. "3.000 Twitch" da egitasmo horren izena eta, besteak beste, Nebukaik, Arkkusok eta Game Erauntsi komunitateak bultzatu dute, beharrezko botoak lortzeko. EITBk egitasmoarekin bat egin du, kanal berria sortuta.