2021/03/10
12:06
Prentsa aretoa
Umorea
Zabalik dago Radio Euskadiko 4. Bakarrizketa Lehiaketan izena emateko epea
EITB Media
Apirilaren 25a arte jasoko dituzte lanak. Bakarrizketak eta umorea bueltan dira Radio Euskadiko "Graffiti" saiora.
-
Radio Euskadiko Bakarrizketa Lehiaketako irudia. EITB Media
Laugarren urtez jarraian, Radio Euskadik Umorezko Bakarrizketa Lehiaketa jarri du martxan. Lanak jasotzeko epea gaur, martxoak 10, ireki da, eta apirilaren 25a arte egongo da zabalik.
Maiatzean zehar, aukeratutako bakarrizketak entzuteko aukera izango da Radio Euskadiko "Graffiti" saioan, final handirako hautaketa prozesuan.
Entzuleek gustukoen duten bakarrizketa aukeratu ahalko dute, eitb.eus-en botoa emanda. Entzuleek aukeratutako lana zuzenean sartuko da finalera, eta 500 euro irabaziko ditu.
Ekainean egingo da final handia, programa berezi batekin. Bertan, epaimahaiak aukeratutako bakarrizketak eta entzuleek aukeratutakoa lehiatuko dira. 2.000 euroko saria izango dute jokoan.