Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Audientzia

448.000 entzule EITBko irratientzat, EGMren urteko lehenengo neurtaldiaren arabera

EITB

Datuak bereziki onak dira Gaztea eta Radio Vitoriarentzat; lehena liderra da berriz ere EAEn, eta bigarrenak bere emaitzak bikoiztu ditu.

  • EITB taldeko irratiak.

    EITB taldeko irratiak. Irudia: EITB MEDIA

EITBko irrati taldeak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EITB Musika), oro har, 448.000 entzuleko audientzia du astelehenetik igandera bitartean, EAEn eta eragin esparruan. EGM Estudio General de Mediosek apirilaren 13an eman ditu jakitera 2021ko lehenengo neurketaren emaitzak. Azken lau urteotan lortutako daturik altuena da.   

Euskarazko irratien artean, Euskadi Irratiak 100.000 entzule lortu ditu aste osoan zehar, ia 20.000 entzule gehiago. Gazteak, berriz, 100.000 jarraitzaileren babesa lortu du, EAEn lider bilakatuz. EITB Musikak, berebat, 15.000 entzule erdietsi ditu lehen neurtaldi honetan.  

Radio Euskadiri dagokionez, 194.000 entzule eskuratu ditu, goranzko joera onari eutsiz. Radio Vitoriak, berriz, 39.000 entzule ditu astelehenetik igandera; iazko emaitzekin alderatuta, bikoiztu egin ditu bere datuak.  

1.234.000 ikusle eta entzule, EITB Taldearentzat  

EITB Taldeak, irratia eta telebista batuta, 1.234.000 ikusle eta entzule lortu ditu astelehenetik igandera, EGMren arabera. Gainera, 786.000 lagunek jarraitzen dute egunero ETB.

Estudio General de Mediosek elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen ditu hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua urtero hainbatetan.