Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

08:00etatik aurrera

Turismoari buruzko "Boulevard" berezia Donostiatik, ostiralean

EITB Media

Xabier García Ramsden eta bere taldeak Eneko Goia Donostiako alkatea eta Javier Hurtado Turismo sailburua izango dituzte gonbidatu, beste askoren artean.

  • Xabier García Ramsden esataria.

    Xabier García Ramsden esataria. Argazkia: EITBMedia

Ostiral honetan, maiatzak 28, Radio Euskadiko "Boulevard" saioa kalera aterako da, turismoa protagonista izango duen edizio berezi batekin. Goizeko 8etatik aurrera, Eneko Goia Donostiako alkatea eta Javier Hurtado Turismo sailburua hartuko ditu solaskide Xabier García Ramsden gidariak. Haiekin batera, beste gai askoren artean, sektoreak uda honetarako dituen aurreikuspenez berba egingo dute; eta gure lurraldean espero diren bidaiariei buruz ere arituko dira.

Horrez gain, Elena Arzaken sukalderaino sartuko da "Boulevard". Izan ere, ostiral honetan, ilusio handiz, jatetxeko ateak irekiko dituzte berriz ere, pandemiak eraginda orain arte  itxita egon ostean. Bestalde, Cristina Iglesias eskultorea agurtuko dute, eta Donostiako Santa Klara uharteko itsasargiaren etxean egin duen Hondalea esku hartze artistikoaz galdegingo diote.

Ostiraleko irratsaioan, gainera, ostalariekin ere hitz egingo dute "Boulevard" saioan. Kino Martinez Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko idazkari nagusiak bere sektorea zein egoeratan dagoen azalduko du. Hiriko hotel berrienetako baten berri ere emango dute, Bidaia hotela, hain zuzen ere. Irailean ekin zion bere jarduerari, pandemia bete-betean.

Eta azkenik, Radio Euskadiko saioan udako musika jaialdien inguruko erreportaje berezia eskainiko dute; martxan jarriko direnez eta antolatuko ez direnez solastatuko dira.

Ostiral honetan, "Boulevard" berezia Donostiatik turismoaz aritzeko, 08:00etatik aurrera, Radio Euskadin eta eitb.eus-en.