Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Edukiak laburrean

EITBren eduki nabarmenenak igande eta astelehenerako

EITB Media

Igandean, "Dailobit" (ETB1) eta "Vascos por el Mundo"(ETB2) izango dira ikusgai; eta astelehenean, "Historias a Bocados" (ETB2) eta Zesta puntako Jai Alai Winter Series (ETB1).

  • "Dailobit" saioaren irudia.

    "Dailobit" saioaren irudia.

Dailobit.- Igandean, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en

Euskaraldiarekin harreman berezia duten protagonistak ezagutuko dituzte Leire Palacios eta Alessandro Ruta aurkezleak eta Euskal Herriko hainbat txokotan barrena ibiliko dira istorio hunkigarri gehiagoren bila. Besteak beste, Jagoba Arrasate Osasuna taldeko entrenatzailea, Haleema Sadia pakistandarra, Zaragozako Carmen Luzón, Kristina Franzoia estatubatuarra, Damien Laurenzena lapurtarra eta Nayeli Rivadeneyra mexikarra.

Vascos por el Mundo.- Igandean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en

Carolina Calvo kazetariak eta Javier Rodriguez kamerak Maastrich hiria ezagutuko dute, Limburgoko hiriburua. Herbeheretako hiriek zaharrenetakoa, Mosa ibaiaren ertzean. Halaber, Belgikako Lieja hiria ezagutuko dute. Bidaia honetan, bertan bizi diren euskaldunak izango dituzte lagun: Garazi, Txemi, Iñigo eta Arantxa.

Historias a Bocados.- Astelehenean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en

Joseba Arguiñano sukaldariak Durruma-Kanpezu herria bisitatuko du, Arabako Bernedo udalerrian kokatuta. Bertako auzokideen istorio pertsonalak ezagutuko ditu gastronomiaren inguruan eta aste honetako atalean, Iñaki Dorronsoro, Vitori Arrieta eta Amaia Maestre ezagutuko ditu.

Zesta punta: Jai Alai Winter Series.- 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

Beaskoetxea-Lopez eta Tambourin-Minvielle lehiatuko dira Jai Alai Winter Series txapelketako 6. jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan. Xabier Euzkitzek, Jokin Arbek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute kontakizuna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista