Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Edukiak laburrean

EITBren eduki nabarmenenak gaurko

EITB Media

"Esta es una Noche de Rock & Roll" eta "Biba Zuek!".

  • "Esta es una Noche de Rock & Roll" saioaren aurkezleak

    "Esta es una Noche de Rock & Roll" saioaren aurkezleak. Argazkia: EITB Media

"Esta es una Noche de Rock & Roll".- 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

Leire Martinez, Afrika Bibang eta Dann Hoyos coachen laguntzarekin, "Esta es una Noche de Rock & Roll" saioko taldekideek Rolling Stones taldearen "Satisfaction" abesti mitikoa jo beharko dute, zuzenean, Bilboko Intermodal geltokian. Horrez gain, Twin Melody Aitana eta Paula Etxeberria ahizpek osatutako bikotearen bisita jasoko dute, eta TikTok zer den, eta gazteen artean promozionatzeko nola erabili ikasiko dute beraiekin.

"Biba Zuek!".- 18:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Kantu Eskukadak liburuaren bigarren zatia aurkeztuko du Gaizka Izagirre kazetariak "Biba Zuek!" saioan. Lehen zatiaren arrakasta ikusita, Olrait Studiok beste 100 abesti ilustratu ditu liburu honetan.