Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Kirola zuzenean

Euskarians vs Katalunia errugbi partida, Donostiatik zuzenean, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Gipuzkoako hiriburuan jokatuko diren TOP14 Frantziako errugbi ligako finalerdien karietara antolatu du norgehiagoka Euskadiko Errugbi Federazioak. Euskadi Irratiak zuzenean eskainiko du larunbat arratsaldeko finalerdia Anoeta estadiotik.

  • Errugbia

    Errugbia

ETB1ek eta eitb.eus-ek asteburu honetarako prestatu duten kirol eskaintzaren barruan, Euskarians eta Kataluniako selekzioaren arteko errugbi partida izango dugu ikusgai eguerdian, 12:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Donostiako Anoetako estadio txikian jokatuko den norgehiagoka Euskadiko Errugbi Federazioak antolatu du, Gipuzkoako hiriburuak hartuko dituen TOP14 Frantziako errugbi ligako finalerdien harira. Hain zuzen ere, larunbatean jokatuko den txapelketako bigarren finalerdia, State Rochelais eta Bordeaux Begles taldeen artekoa, Euskadi Irratian jarraitu ahal izango dugu zuzenean.

Donostiara 80.000 zaletik gora ekarriko dituen kirol hitzordua albiste iturri izaten ari da azken egunotan, eta, beraz, EITBko hedabideen arreta gune: batetik, hirian izango duen inpaktu ekonomikoagatik; bestetik, zaleei zuzenduta antolatu den jai egitarau zabalarengatik.