Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Urtarrilak 22

Ustekabeko amaiera duen immunitate jokoarekin abiatuko da "El Conquistador del Fin del Mundo 20" abentura

EITB MEDIA

Hiru taldeek (Condor, Puma eta Piche) hil edo biziko erabakiak hartu beharko dituzte bizirauteko, eta lehen tirabirak sortuko dira taldekideen artean.

  • Patxi Alonso eta Lur Errekondo.

    Patxi Alonso eta Lur Errekondo. Argazkia: EITB

Egoerak eskatzen duen mailan ekingo dio abenturari "El Conquistador del Fin del Mundo"ren 20. edizioak. Lehen immunitate jokoak ez du inor epel utziko. Izan ere, talde bakoitza zein kanpamentura joango den erabakitzeaz gain, ustekabeko amaiera izango du probak. Condor, Puma eta Piche taldeetako kideek hil edo biziko erabakiak hartu beharko dituzte bizirauteko, eta lehiakideen arteko lehen tirabirak sortuko dira.

Immunitate Jokoari aurre egiteko, indarraz gain, nahitaezkoa izango da bikotearekin elkar ulertzea eta Patagoniako ur hotza jasateko gai izatea. Piche taldekoek zeresana emango dute, eta ezustekoa emango du taldeetako batek.

Asteleheneko atalean, halaber, talde barruko gorabeherak hasiko dira, eta edizio honetako lehen talde irabazlea zein izango den eta kanporatuko duten lehen lehiakidea nor izango den jakingo dugu.

Astelehenetik aurrera, telebistako realityrik gogorrenaz gozatzeko aukera izango dugu, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:30ean, Patxi Alonsoren eta Lur Errekondoren gidaritzapean.