Edizio honetako berritasun nagusiak dira gizonezkoen txapelketan 20 direla estropada puntuagarritik 18 izan beharrean, eta Galiziara hiru asteburutan joango direla arraunlariak.
Emakumezkoetan, Donostiarrak iazko garaipena berretsi du, Oriok eta Hondarribiak osatu dute podiuma. Gizonezkoetan, Zierbenak irabazi du, iaz bezala. Donostiarra 8 segundora sartu da eta Ondarroa 10ra.
Urkulluren esanetan, Energy Intelligence Centerrek sekulako indarra hartuko du Ezkerraldea-Meatzaldeako teknologia parkean, 50 enpresa eta 2.000 lanpostu zuzen sortuko dituelako.
Meategietan ustiapenerako erabili izan zen garraioa, hasieran, animaliek tiratutako ibilgailuak ziren. Denborarekin plano inklinatuak, aireko tranbiak eta trenbideak erabiltzen hasi ziren, eta sistema berri horiek animaliak ordezkatu zituzten.
Emakumezkoen kategorian, Oriok eta Donostiarrak ez dute elkarren parean arraun egingo, bai, ordea, gizonezkoen kategorian faborito nagusienak diren Hondarribia eta Zierbenak.
Galipoek konfiantzaz helduko diote igandeko estropadari. Hondarribiak zortzi segundoko aldea badu ere, Zierbeneko Juan Zunzunegik dioen moduan ez da gainditu ezineko aldea.
Joseba Amunarriz, Hondarribiko patroia, Juan Zunzunegui, Zierbenako entrenatzaile eta arraunlaria eta Iker Zabala, Santurtziko entrenatzailea, Kontxako lehen jardunaldiaz mintzatu dira.
Kontxako banderaren 1. jardunaldian, Zierbena eta Hondarribiaren arteko lehia izan da. Bueltako luzean, bizkaitarrak hirugarren kalera joan dira, eta epaileek norabidea zuzentzeko eskatu diete.
Zirrara da nagusi traineruen eusko label ligan. Larunbatean, Zierbenak irabazi zuen Santurtziko bandera; igandean, Hondarribiak, Sestaokoa. Santurtzik puntu bakar batez eutsi dio lidergoari.
Zierbenak irabazi du Santurtziko Ikurriña, bigarren txandan lehiatu den arren. Hondarribia izan da bigarren eta Eusko Label Ligako liderra den Santurtzi, hirugarren.
Zierbenako galipoek bi txapelketa irabazi dituzte asteburu luze honetan: lehendabizi, Euskadiko Txapelketa bereganatu zuten ostiralean, Lekeition; bi egun geroago, Espainiako txapela, Pedreñan.
Gertakariak atzoko 11:00ak aldera hasi ziren. Erasotzaileak ihes egin zuen Ertzaintzaren patruilak iristen entzutean, eta handik gutxira atxilotu zuten.
Zierbena da 2020ko Espainiako txapelduna, Pedreñan igande honetan garaipena lortuta. Orio izan da bigarren, Santurtzi hirugarren, eta Pedreñak amaitu du laugarren postuan.
Tale bizkaitarra izan da nagusi Espainiako Txapelketako finalean. Orio bigarren izan da 4 segundora, eta Santurtzi hirugarren, 31 segundora. Pedreñarentzat izan da laugarren postua.
Eusko Label Liga aurrera doa eta Zierbenako ontziak gora begira nahi du, Juan Zunzunegi entrenatzailek atea Iñigo Ibañez arraunlariak esaten duten bezala.
Igande goizaldeko 01:30ak aldera eman zuten desagerpenaren berri, laketontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zutenean.
Ertzaintza, suhiltzaileak eta Gurutze Gorria hildakoarekin batera zegoen beste pertsona baten bila ari dira. Bi gizonak beste lagun batek utzitako laketontzi batean zihoazen.
Ziabogan Orioren atzetik izan badira ere, sei segundoko galduta, bigarren luzean estropadari buelta emateko ahalmena erakutsi dute 'Torrekua I.a'-ko ontzikoek.
Esklerosi Anizkoiak 2.800 pertsonei eragiten die Euskadin, eta 55.000 lagunei Estatuan. Trafiko istripuen atzetik, pertsona heldu gazteengan desgaitasuna eragiteko bigarren arrazoi nagusia da.
Lehen jardunaldian, Urdaibaik eta Zierbenak arraunak jo zituzten, eta epaileek Bermeoko trainerua zigortzea erabaki zuten: egun horretako denborarik okerrena baino 15 segundo gehiago ezarri zioten.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak (EAEAN) arrazoia eman dio Urdaibairi 2018ko Kontxako Banderan Zierbenarekin izan zuen arraun talkaren ostean jarri zioten zigorraren aurka jarritako helegitean.
2020ko Eusko Label Liga uztailaren 4an hasiko da Coruñan, eta Zierbenak, Urdaibaik eta Donostiarrak onenen artean izateko esperantzarekin ekingo diote arraun-sasoiari.
Udalerri bakoitzak bere arauak ezarri ditu, baina, oro har, ertzainek eta udaltzainek euskal hondartzetan igarotako denbora eta sarbideak zainduko dituzte.
Abantoko, Barakaldoko, Muskizko, Ortuellako, Santurtziko eta Sestaoko udalek jaiak bertan behera uztea erabaki dute, normaltasunean ezingo direlako ospatu, eta horrela dirua behar dutenei bideratzeko.
Euskadiko itsasoko langileen artean bigarren positiboa atzeman dute. Ondarroako portuan amarratuta dagoen 'Gorostiaga Hermanos' ontziko patroiarena da. Zierbenakoa da ontzia.
EAEn indarkeria matxistare lehen bi biktimak dira 2018az geroztik. Alaba Deustuko Unibertsitateko ikaslea zen eta gaur protesta bilkura egin dute bertan.
Ama-alabak hilda aurkitu zituzten atzo, Abantoko etxebizitza batean, hainbat labankadekin. Haien senarra eta aita atxilotu zuen Ertzaintzak arratsaldean, hilketen egilea zelakoan.