cerrar buscador

Aizkolariak

HERRI KIROLAK | Aizkolariak (Latasa Saria)

Abuztuak 20, igandea, Sunbillatik. (Diferituan eskainitako emanaldia).

HERRI KIROLAK | Aizkolariak (Latasa Saria)

Abuztuak 20, igandea, Sunbillatik. (Diferituan eskainitako emanaldia).

Nire blogean ikusteko esteka
Nire webgunean ikusteko esteka
1 / 9 Hurrengoa
Izeta VI.a: ''Aizkoratik irtetzean, txapela galtzea zaila zela ikusi dut''

Izeta VI.a: ''Aizkoratik irtetzean, txapela galtzea zaila zela ikusi dut''

Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a" izan da Euskal Pentatloiko garailea 31 minutu eta 55 segundoko denborarekin, Xabat Olaizolarekin lehia bizia izan ondoren. Bere bikoteari eta jaio berri den semeari eskaini die garaipena.

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, Euskal Pentatloiko txapelduna

Andoni Iruretagoiena "Izeta VI.a", Euskal Pentatloiko txapelduna

Izeta VI.ak eta Xabat Olaizolak lehia bizia izan dute bigarren txandan, baina azkenean aizkoren proba erabakigarria izan da garailea aukeratzeko.
Izeta VI.a: ''Ilusioz beteta nago, positiboa izan da Martin gugana etortzea gaurko eguna borobiltzeko''

Izeta VI.a: ''Ilusioz beteta nago, positiboa izan da Martin gugana etortzea gaurko eguna borobiltzeko''

Astelehenean aita izan zen Andoni Iruretagoiena, Izeta VI.a. Gaur Azpeitian jokatuko den Euskal Pentatloiaren final handiko faboritoa da. "Positiboa izan da Martin gugana etortzea gaurko eguna borobiltzeko" eta "nire lana ongi egiten badut ikusten naiz txapela jantzita" adierazi du kirolariak.

Kirolariak prest Euskal Pentatloiaren final handirako

Kirolariak prest Euskal Pentatloiaren final handirako

Euskal Pentatloiaren VI. edizioaren finala jokatuko da bihar Azpeitian, gaueko 22:00etatik aurrera, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en. Andoni Iruretagoienarekin, egungo txapeldunarekin, larunbatean egongo gara, baina gainontzeko protagonisten hitzak jaso ditugu bideo honetan.

Sei kirolariak prest dira Euskal Pentatloiaren final handirako

Sei kirolariak prest dira Euskal Pentatloiaren final handirako

Euskal Pentatloiaren seigarren ekitaldia aurkeztu dute ostegun honetan. Finala larunbatean, irailak 23, izango da, gaueko 22:00etatik aurrera, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.

12 kirolari lehiatuko dira Euskal Pentatloiko finalerako txartela eskuratzeko

12 kirolari lehiatuko dira Euskal Pentatloiko finalerako txartela eskuratzeko

Larunbatean, irailak 9, Euskal Pentatloiaren kanporaketa jokatuko da Azpeitiko zezen-plazan. 12 kirolari nor baino nor gehiago arituko dira hilaren 23ko finalean toki bat izateko.

Iker Vicentek hirugarrenez irabazi du Urrezko Kopa

Iker Vicentek hirugarrenez irabazi du Urrezko Kopa

Iker Vicente Nafarroako aizkolariak Urrezko Kopa irabazi du aurten ere. Hala, bada, hirugarrenez bereganatu du garaipena txapelketan.

Julen Gabirondo: segan, egurra; egurrean, iaioa

Julen Gabirondo: segan, egurra; egurrean, iaioa

Julen Gabirondo urnietarrak handia egin zuen larunbatean. Zizurkilen jokatu zen Euskal Herriko Sega Txapelketa irabazi eta seigarrenez jantzi zuen txapela. Orain aizkolaritzako Lehen Mailako txapelketa du jomugan.

Julen Alberdi, Txikia IV: ''Burugogorkeria da aizkolari ona izateko ezaugarrietako bat''

Julen Alberdi, Txikia IV: ''Burugogorkeria da aizkolari ona izateko ezaugarrietako bat''

Julen Alberdi Txikia IV aizkolaria 'Biba Zuek!' saioan izan da ostiral honetan. Izan ere, iragan igandean, hirugarren urtez jarraian, Urrezko Banakako Aizkolari Txapelduna izan da azkoitiarra. Ibilbide oparoaren inguruan aritu dira 'Kafetestegia'n eta gertuko lagun baten deia ere jaso du.

Txikia IV.a, Urrezko Aizkolari onena; Azpiazu eta Zelai III.a-Zumeta bikotea, txapeldunak harri-jasotzaileetan

Txikia IV.a, Urrezko Aizkolari onena; Azpiazu eta Zelai III.a-Zumeta bikotea, txapeldunak harri-jasotzaileetan

Txikia IV.ak irabazi du Urrezko Aizkolariak txapelketa. Bestalde, harri-jasotzaileetan, Azpiazu nagusitu da gizonezkoen mailan eta Zelai III.a-Zumeta bikotea emakumezkoen Binakako Txapelketan.

Urrezko Aizkolarien finala, gaur eitb.eus-en eta ETB1en

Urrezko Aizkolarien finala, gaur eitb.eus-en eta ETB1en

Gaur, ekainak 4, Urrezko Aizkolarien eta Harri-jasotzaileen finalak jokatuko dira Azpeitiko Izarratz pilotalekuan. Jardunaldia zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.

Urrezko Aizkolarien eta Urrezko Harri-Jasotzaileen finalak, ekainaren 4an

Urrezko Aizkolarien eta Urrezko Harri-Jasotzaileen finalak, ekainaren 4an

Dena prest dago Urrezko Aizkolarien eta Harri-Jasotzaileen finaletarako. Finalak Azpeitiko Izarraitz frontoian aurkeztu dira. Kirolari guztiak prest daude ekainaren 4rako.

Iker Vicente: ''Aizkora hemengo kirola dela pentsatzen dugu, baina herrialde askotan aritzen dira''

Iker Vicente: ''Aizkora hemengo kirola dela pentsatzen dugu, baina herrialde askotan aritzen dira''

Iker Vicente aizkolariak hilabeteko egonaldia egin du Melbournen. 12 eguneko txapelketa jokatu du Sidneyen eta mundu mailako txapelketan bigarren gelditu da. Esperientzia ona izan da eta horren berri eman digu. (Elkarrizketa osoa Nahieran)

Oihana Fernández de Barrena: ''Nire helburua emakumezkoen Euskal Herriko aizkolari txapelketa irabaztea da''

Oihana Fernández de Barrena: ''Nire helburua emakumezkoen Euskal Herriko aizkolari txapelketa irabaztea da''

Duela urtebete hasi zen aizkora txapelketetan parte hartzen Oihana, eta egindako lana oso txukuna izan da. Bada, Euskal Herriko aizkolari txapelketa irabaztea helburu duela azpimarratu du aizkolari arabarrak. Baserritarra ere bada Oihana, eta baserrian egiten dituen lanak azaldu dizkio Josebari.

Julen Kañamares, 2. Mailako Pentatloian txapela irabazi berritan: ''Bihotzean sartu zait jendearen babesa''

Julen Kañamares, 2. Mailako Pentatloian txapela irabazi berritan: ''Bihotzean sartu zait jendearen babesa''

Bigarren Mailako Pentatloian txapela irabazita, lehen mailarako txartela lortu du Julen Kañamaresek. Dioenez, asko prestatu da txapelketarako eta momentu txarrak bizi izan ditu, baina plazan sentitu zuen babesa bihotzera iritsi zitzaion. Hunkitu egin da jendearen babesaz hitz egiterakoan.

Nola entrenatzen du Eneko Otaño aizkolariak?

Nola entrenatzen du Eneko Otaño aizkolariak?

Eneko Otaño aizkolari beizamarrarekin aritu da gaur Joseba sukaldean. Bere ibilbide profesionalaren inguruan aritu dira hizketan. Gainera, duda bat edo beste argitu eta istorioak ere kontatu dizkio Enekok Josebari.

Iker Vicente, txapeldunorde Munduko Txapelketako abiadura modalitatean

Iker Vicente, txapeldunorde Munduko Txapelketako abiadura modalitatean

Iker Vicente Nafarroako aizkolaria txapeldunorde izan da Australiako Munduko Txapelketako abiadura modalitatean.

Eneko Saralegi, aizkolaria: ''Txapela irabazteko borrokatzera irten nahi nuela garbi neukan''

Eneko Saralegi, aizkolaria: ''Txapela irabazteko borrokatzera irten nahi nuela garbi neukan''

Euskal Duatloian garaipena lortu zuen Eneko Saralegik. Lehia nolako izan zen azaltzeaz gain, zer-nolako sentsazioak izan zituen ere kontatu dio Joseba Arguiñanori "JA Sukalerrian" saioan.

Otañok irabazi du Mugertzaren aurkako erronka

Otañok irabazi du Mugertzaren aurkako erronka

Lehen enborretik hasi da nagusitzen beizamarra. Bostgarren egurrerako minutu eta erdiko abantaila atera dio Mugertzari. Beizamakoak 48 minutu eta 26 segundoko denbora egin du, Mugertzak, berriz, minutu eta 18 segundo gehiago.

Eneko Otaño, prest igandeko erronkarako Ugaitz Mugertzaren aurka

Eneko Otaño, prest igandeko erronkarako Ugaitz Mugertzaren aurka

Eneko Otañok aizkolaritza erronka du Ugaitz Mugertzarekin martxoaren 26an Azpeitiko zezen-plazan. Horretarako, Otañok 20 kana-erdiko ebaki beharko ditu, bere aurkariak baino bat gehiago. Eneko Otañok igandeko erronkaz hitz egin du.

Mugertza, prest eta gogotsu Otañoren aurkako erronkarako

Mugertza, prest eta gogotsu Otañoren aurkako erronkarako

Ugaitz Mugertzak aizkora erronka izango du Eneko Otañoren aurka, martxoaren 26ean, Azpeitiko zezen-plazan. Mugertzak 20 kanaerdiko moztu beharko ditu; hau da, Otañok baino bat gehiago. EITB Mediarekin hitz egin du Ugaitz Mugertzak igandeko erronkari buruz.

Eneko Saralegi, Euskal Duatloiko txapeldun

Eneko Saralegi, Euskal Duatloiko txapeldun

Eneko Saralegi garaile atera da igande honetan Azpeitian jokatu den II. Euskal Duatloian 30 minutu eta 35 segundoko denborarekin. Bigarren Ibai Soroa kokatu da eta hirugarren Suharri Rodriguez.

Eneko Saralegik irabazi du II. Euskal Duatloia

Eneko Saralegik irabazi du II. Euskal Duatloia

Nafarra seigarren postuan sailkatu zen finalerako, baina bertan berea izan da denborarik onena, txapela bereganatuz. Bigarren Ibai Soroa kokatu da eta hirugarren Suharri Rodriguez.
Euskal Duatloiaren finala, igandean Azpeitian

Euskal Duatloiaren finala, igandean Azpeitian

Igande honetan, martxoak 5, Euskal Duatloiaren finala jokatuko da Azpeitian. Oier Kañamares, Ibai Soroa, Arkaitz Jauregi, Suharri Rodrigez eta Xabier Zaldua neurtuko dira. Zuzenean ikusi ahalko da eguerdiko 12:00etatik aurrera ETB1-en eta eitb.eus-en.

Larretxea: ''Gosaltzeko, xerraz gain, 6 gorringo, azukrea, platanoa eta ardoz osatutako edaria hartzen nuen''

Larretxea: ''Gosaltzeko, xerraz gain, 6 gorringo, azukrea, platanoa eta ardoz osatutako edaria hartzen nuen''

Herri kirolen munduan, aurkezpenik behar ez duen izena da Donato Larretxearena. 18 urte zituela atera zen plazara, eta hasiera hartan zuen dieta berezia azaldu digu. "Gosaltzeko, xerra jan eta gero, 6 gorringo, azukrea, platanoa eta ardoz osatutako edari bat hartzen nuen" adierazi du.

Bihurri eta Basozabal garaile aizkoran; Azpiazu, harrietan

Bihurri eta Basozabal garaile aizkoran; Azpiazu, harrietan

Hodei Ezpeleta "Bihurri"k eta Jokin Urretabizkaiak irabazi dute Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketa, 50 segundoko abantailarekin. Harri-jasotzean, berriz, Paulo Azpiazu nagusitu da alde handiarekin.

Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaileen finala, bihar, Azpeitian

Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaileen finala, bihar, Azpeitian

Igande honetan, otsailak 26, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren finala eta harri-jasotzaileena jokatuko dira. Jardunaldia zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:00etatik aurrera.

Urrezko Aizkolarien eta harri-jasotzaileen igandeko finalak aurkeztu dituzte

Urrezko Aizkolarien eta harri-jasotzaileen igandeko finalak aurkeztu dituzte

eitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai, 12:00etan. Mikel Lopetegi Urra harri-jasotzaileak, faborito nagusietakoa bera, ezin izango du egon final horretan.

21 lagun lehiatuko dira Euskal Duatloian

21 lagun lehiatuko dira Euskal Duatloian

Azpeitiko zezen plazan, Euskal Herriko duatloiaren aurkezpena egin dute ostegun honetan. Bigarren edizioak larunbat honetan, otsailak 11, jokatuko den aurre-kanporaketa jasoko du. Sei onenak martxoaren 5eko finalera pasako dira.

Donato Larretxea omendu dute Arantzan

Donato Larretxea omendu dute Arantzan

Donato Larretxeak, hainbat txapel eta apustu irabazitako aizkolariak, herritarren omenaldia jaso du Arantzan. Besteak-beste, hirutan izan da Euskal Herriko txapelduna, eta zortzi aldiz irabazi du Nafarroako Txapelketa. Hainbat eta hainbat marka ezarritakoa da, eta gozatzeko eguna izan du gaur.

Iker Vicentek hautsita ditu ezker orkatilako bi lotailu, eta bizpahiru hilabetez egongo da lehiatu ezinda

Iker Vicentek hautsita ditu ezker orkatilako bi lotailu, eta bizpahiru hilabetez egongo da lehiatu ezinda

Otsagabiako aizkolariak min hartu zuen mendian zebilela, eta hautsita ditu ezker hankako orkatilako bi lotailu.
Hodei Ezpeletak irabazi du 2022ko Aizkolarien Euskal Herriko Txapelketa

Hodei Ezpeletak irabazi du 2022ko Aizkolarien Euskal Herriko Txapelketa

Hodei Ezpeletak jantzi du txapela Aizkolarien Euskl Herriko TXapelketan. Finalean nagusi izan da eibartarra. Xabier Zaldua izan da bigarren, eta Jokin Urretabizkaia hirugarren.

Ezpeleta, Euskal Herriko txapeldun

Ezpeleta, Euskal Herriko txapeldun

Hodei Ezpeletak irabazi du 2022ko Aizkolaritzako Euskal Herriko Txapelketa eta bigarrenez jantzi du txapela maila gorenean.
'Basozabal', Aizkolari Txapelketa irabazteko faboritoen artean

'Basozabal', Aizkolari Txapelketa irabazteko faboritoen artean

Asteburu honetan Lehen Mailako Aizkolari Txapelketa jokatuko da Bilbon. Faborito nagusiez hitz egiterakoan, Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia dira gehienen ahotan dabiltzanak. Kanporaketan, Urretabizkaiak egin zuen denborarik onena.

Nola prestatzen dituzte aizkolarientzako enborrak?

Nola prestatzen dituzte aizkolarientzako enborrak?

Igandean (azaroak 27), Bilbon, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa jokatuko da. Finalistek 12 enbor moztu beharko dituzte, eta egurrak aparteko garrantzia du. Horren xehetasunak eman dizkigu Joxemiel Peñagarikanok.

Lehen Mailako Aizkolari Txapelketako finala, igandean, Bilbon

Lehen Mailako Aizkolari Txapelketako finala, igandean, Bilbon

Igande honetan, azaroak 27, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketako finala jokatuko da. Ekitaldiaren aurkezpena Bilbon izan da. Jardunaldia ikusgai egongo da eitb.eus-en eta ETB1en.

Vicente eta Gabirondo lehen mailara igo dira

Vicente eta Gabirondo lehen mailara igo dira

Iker Vicentek eta Julen Gabirondo lehen mailan lehiatuko dira datorren denboraldian. Vicente izan da garaile bigarren mailako finalean.

Iker Vicente, Nafarroako txapeldun zortzigarren aldiz

Iker Vicente, Nafarroako txapeldun zortzigarren aldiz

Iker Vicentek Goitik behera bete ditu aurreikuspenak, Donezteben jokatu den Nafarroako Aizkolari Txapelketan. Otsagabikoak zortzigarrenez jantzi du txapela.

Arruti eta Txikia IV.a, nagusi Sherpa.ai Aizkolari Txapelketan

Arruti eta Txikia IV.a, nagusi Sherpa.ai Aizkolari Txapelketan

Nerea Arruti emakumezkoetan mailan eta Julen Alberdi 'Txikia' IV.ak gizonezkoetan jantzi dituzte txapelak Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusian.

Nerea Arruti, Euskal Herriko aizkolarien txapeldun berria

Nerea Arruti, Euskal Herriko aizkolarien txapeldun berria

Urnietarrak Euskal Herriko aizkora txapelketa irabazi du, Mungian jokatu den finalean. Pentatloiko garailea erraz antzean nagusitu da egin beharreko lana osatzeko. Minutu eta erditik gora atera dio Nerea Sorondori, azken hiru urteotako garaileari. Irati Astondoak osatu du podiuma.

1 / 9 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena