Gaizka Arangurenek aurkeztutako saio bereziak Amaiurren gertatutakoa gertutik ezagutzeko aukera emango digu astelehenean, 22:30etik aurrera. 1522ko uztailean, 150 bat nafarrek Amaiurko gaztelua defendatu zuten Carlos I.a enperadorearen soldaduen setiotik, baina azkenean amore eman behar izan zuten.
Nafar Erreinuaren ikur bilakatu den monolitoaren inguruan ekitaldia egin dute agintari eta herritarrek, Nafarroako Erresuma indarrez galdu zela 500 urte betetzen direnean. Erakundeetako ordezkaritza zabala izan da bertan, eta memoriaren garrantzia aldarrikatu dute.
Hiru urteurren gogoratuko dituzte uztailaren 16an, Amaiurren. Gazteluko gudaren 500. urteurrena, lehen oroitarriaren 100.a eta oroitarri berriaren 40.a. Ekitaldiaren xehetasun gehiago ematera etorri da Amaiurko alkatea, Ixabel Aleman.
'Aurkituko gaituztenoi' ikuskizun zoragarria prestatu dute Abuztuaren 6an, Amaiurko Gazteluan. Musika, dantza eta sorpresa ugari izango dira, eta hauen berri ematera etorri da Jon Maia, bertsolaria eta ikuskizunaren zuzendari artistikoa.
Amaiurko batailaren 500. urtemuga aprobetxatuta, “errepublika aske eta burujabe batera” joateko prozesuari hasiera eman nahi dio ekimen horrekin Nafarroa Berriz Altxa plataformak.
Amaiurko batailaren 500. urteurrenaren efemeridea baliatu dute, denbora horren ostean "zutik" jarraitzen dutela eta hala jarraituko dutela irudikatzeko
Sabino Arana Sarien aitortza jaso du Amaiurko Gaztelu Elkarteak, azken lau hamarkadetan memoriaren alde egin duen lanagatik. Herriak eta Aranzadik urteak daramatzate ingurua ikertzen, historiaren pasarte hau ahanzturan gera ez dadin.
Axun Elizaldek 36 urte ditu eta Amaiurko baserritara da. Txikia eta fina izan arren, arazorik gabe egiten ditu baserriko lan guztiak. Ezin da geldirik egon, oso urduria baita. Goienetxeatarren taldean izango da, eta Andoni Larrarte kaletar hondarribiarra izango du bikote.
Xabier Mikelen alabaren, Lur Errekondoren, bisita izan dute "Itzulera" saioan. Hura ondoan zuela kontatu du bizitzako unerik zailena izan zena nola gainditu zuen.
Urdangarin laguna duela esatea askotxo izango dela aitortzen du Errekondok, baina ezagunak badira. Askotan tokatu zitzaion bere aurka jokatzea eta taldekide ere izan zuen Espainiako selekzioan.
Xabier Mikel Errekondoren kirola probatu du "Itzulera" saioko taldeak. Dena izan da berria euretako batzuentzat eta harritu egin dira baloiek erretxina dutela ikustean.
Usurbilgo familia ugari bateko semea, eskubaloi jokalari izateagatik egin zen ezagun 90eko hamarkadan. Besteak beste, Bidasoa eta Portland taldeetan aritu zen eta hainbat titulu eskuratu zituen.
Nafarroako erresumaren independentziaren alde Amaiurko gazteluan borroka egindako pertsonen izen gutxi dakizkigu: Sadako, Aginagako, Azkonako eta Xabierko jauntxoak, Arizalako Joan "Buruleun" eta haren hiru semeak, Jaime Belaz de Medrano...
Naiara Arrizabalaga ondarroarrak Inkreibli ezpata aurkitu zuen Amaiurko gazteluko indusketetan beste kide batekin batera. Une hartan bizitakoak kontatu dizkie Jon Maiari eta Gaizka Arangureni. Gerrako hainbat material aurkitu dute bertan, beste hainbat objekturen artean.
Amaiurko gudaren nondik norakoak azaldu dizkigu Gaizka Arangurenek. Bestalde, Pettik "Amayur gaztelu baltza" abestu du, Lauaxetaren hitzak bere musikarekin. Amaiurko historia kontatzen du abestiak.
Aranzadiko arkeologoen laguntzaz, aurkikuntza batek eragiten dituen sentipenak lehen pertsonan bizi dituzte Jon Maiak eta Gaizka Arangurenek Amaiurko gazteluaren indusketan. Jon Maiak txanpon bat aurkitu du, baina, gerora jakin zuenez, txantxa bat izan zen, nahita jarri zioten, txanpona aurki zezan.
Isabel Aleman Amaiurko bizilagunak azaldu duenez, herritar nagusienek bazekiten Gaztelua deitzen zioten muinoan zerbait zegoela, baina ez zekiten zer zen. Herriak eskaturik, 2006an hasi zen Aranzadi Zientzia Elkartea indusketekin eta gaztelua aurkitu zuen muinoaren azpian.
Joseba Asiron historialariak Amaiurko gaztelua nolakoa izan zen azaldu die Jon Maiari eta Gaizka Arangureni. XII. mendean eraiki zuten lehenengoz, eta dorre nagusia eta inguruan bi harresi zituen. Lurraldearen kontrola ezartzeko erabiltzen zen gaztelua.
Amaiurren sarreran dagoen arkuaren berri eman dio Julianek Pagadiri. Kamioi batek bota egin zuen orain dela 30 urte, eta herritarrek auzolanean berriro ere eraiki zuten.
Maritxuri kotxea gidatzea asko gustatzen zaio, eta, nahiz eta 84 urte izan, ez du inoiz arazorik izan.Zuhaitz Gurrutxagak Maritxu ezagutu du Amaiurren; ikus ezazu!
Pagadik Amaiurren dauden bunkerretako bat ezagutuz ekin dio bisitari, Felisa izeneko emakumearekin batera. Francok ere bisitatu omen zuen bere garaian.
Herri txikietako altxor ezkutuak eta pertsonaia kuriosoak erakusten jarraituko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik igandero, ETB1en eta eitb.eus-en.
Amalur Mendizabalek zauria izan zuen buruan, 2013ko irailean Hernanin izan ziren liskarretan. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak bi urteko espetxealdia eta lanetik kentzea eskatu dute.
Maite Aristegi Amaiurko kongresu-kide ohia eta baserritarrarekin bildu da Aitziber gaurko saioan. Diputatuen kongresuan izandako esperientzia eta baserri giroa izan dituzte mintzagai.
Talde terroristako kide izatea, terrorismoa finantzatzea, Ogasunari eta Gizarte Segurantzari iruzur egitea eta dirua zuritzea leporatuta epaituko dute, presoen abokatuen kontrako operazioaren baitan
Xabier Mikel Errekondok ETB-1eko 'Egun on Euskadi' saioan adierazi duenez, datorren abenduaren 20ko hauteskundeak bipartidismoaren amaiera izatea espero du.