Artium

1 / 3 Hurrengoa
Nestor Basterretxearen artxiboa zabaldu du Artiumek

Nestor Basterretxearen artxiboa zabaldu du Artiumek

"Nestor Basterretxea. Artxiboa" erakusketa Gasteizko eraikinean egongo da irailaren 22ra arte. Gainera, 5.000 dokumentu baino gehiagoko artxiboa kontsultagai jarri dute museoaren webgunean.

''Entresaka'' Ibon Aranberriren erakusketa ireki du Artiumek

''Entresaka'' Ibon Aranberriren erakusketa ireki du Artiumek

Artelan sortak artistaren ekoizpenaren bi hamarkada baino gehiago hartzen ditu, 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte. Irailaren 29ra arte egongo da ikusgai Gasteizko museoan.

Irakurleek ez dute hutsik egin Liburuaren Eguneko urteroko hitzorduarekin

Irakurleek ez dute hutsik egin Liburuaren Eguneko urteroko hitzorduarekin

Euria eginagatik ere, irakurle asko hurbildu dira gaur Bilboko eta Donostiako azoketara azken nobedadeak ezagutzera eta idazleekin hitz egitera.

Artiumek 26 artelan erosi zituen iaz bere bildumarako

Artiumek 26 artelan erosi zituen iaz bere bildumarako

Gasteizko museoak erosi dituen aleen artean, Rafael Lafuente gasteiztarraren hainbat lan azpimarratu dituzte. Museoak beste hamaika artelan gehiago jaso ditu dohaintzan.
 Jaurlaritzak jardunean dauden 19 artista eta kolektiboren 27 artelan erosi ditu 'Bilduma Partekatua' osatzeko

Jaurlaritzak jardunean dauden 19 artista eta kolektiboren 27 artelan erosi ditu 'Bilduma Partekatua' osatzeko

'Bilduma Partekatua' proiektua 2020. urtean jarri zen abian, eta ordutik, Gasteizko Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Donostiako Tabakalera zentroak elkarrekin parte hartzen dute jardunean dauden euskal artisten lanak erosteko batzordean.

Artiumek Chillida eta Basterretxea gogoratuko ditu haien jaiotzaren mendeurrenean

Artiumek Chillida eta Basterretxea gogoratuko ditu haien jaiotzaren mendeurrenean

Gasteizko erakusketa zentroaren proposamenak Basterretxearen lan zinematografikoari eta Chillidak ilustratzaile gisa egindako lanari begiratuko die.
Obra Gonbidatua programaren 69. edizioa aurkeztu dute Bilbon, Picassoren azken garaiko margolanetan ardaztua

Obra Gonbidatua programaren 69. edizioa aurkeztu dute Bilbon, Picassoren azken garaiko margolanetan ardaztua

Picassoren Urtea den honetan —margolariaren heriotzaren 50. urteurrena—, Santander Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak Obra Gonbidatua programa beteranoaren edizio berri bat (69) aurkeztu dute; jenioaren azken etapa emankorrean eta haren ikonografia berezian jarri dute arreta.
Nestor Basterretxearen artxibo pertsonala (1924-2014) Artiumen esku geratuko da

Nestor Basterretxearen artxibo pertsonala (1924-2014) Artiumen esku geratuko da

Bermeoko artistaren milaka dokumentu dira, XX. mendearen euskal artea ulertzeko ezinbesteko erreferentea. Artistaren familiak milaka dokumentu  Artium museoari eman dizkio, katalogatu eta digitalizatu ditzan.

Korterraza jaialdiak 35 film labur eta sei kontzertu eskainiko ditu Artiumen gaurtik larunbatera arte

Korterraza jaialdiak 35 film labur eta sei kontzertu eskainiko ditu Artiumen gaurtik larunbatera arte

Film labur gehienak gaurtik larunbatera bitartean ikusi ahal izango diren arren, jaialdiak abuztuan jarraituko du, beste bi proiekziorekin, 24an eta 31n, hain zuzen ere.

Artiumek bere funtsak berrantolatu, eta Sahatsa Jauregiren erakusketa aurkeztu du

Artiumek bere funtsak berrantolatu, eta Sahatsa Jauregiren erakusketa aurkeztu du

Bere funtseko 100 bat lan eta dokumentu paratu ditu Gasteizko museoak bisitarien eskura, eta Sahatsa Jauregi artistaren "Flux Cored" erakusketa inauguratu du.
Artiumek San Simón 62 Lizasoko komunari buruzko filma aurkeztu du

Artiumek "San Simón 62" Lizasoko komunari buruzko filma aurkeztu du

Irati Gorostidiren eta Mirari Echevarriren filmaz gain, gasteiztar museoak "Beste adibide berri batzuk" Alejandro Cesarco txiletar artistaren erakusketa ere paratu du gaurdanik.
Artium Esther Ferrerren artelan bat hartzeko prestatzen ari da

Artium Esther Ferrerren artelan bat hartzeko prestatzen ari da

Donostiar artista Arabako hiriburuan izan da gaur, "Zenbaki lehenak" bere lana Prado parketik museoaren kanpoaldera aldatzeko lanak berrikusten.
Esther Ferrerren ''Zenbaki lehenak'' obra Prado parketik Artiumeko plazara lekualdatu dute

Esther Ferrerren ''Zenbaki lehenak'' obra Prado parketik Artiumeko plazara lekualdatu dute

Esther Ferrerrek "Zenbaki lehenak" bere obra lekualdatzeko lanak ikuskatu ditu Gasteizen. Emakume baten lehen artelana izango da, Artium museoaren inguruan.

Dokumentazio zentroa sendotzeko lanean dihardu Gasteizko Artium museoak

Dokumentazio zentroa sendotzeko lanean dihardu Gasteizko Artium museoak

Rafael Lafuente margolari gazteiztarraren artxibo pertsonala izan da museoak jaso duen azkena. Horrez gainera, Juncal Ballestin, Juana Cima, Joaquin Fraile, Gerardo Armesto eta Nestor Basterretxearen artxiboak katalogatzen eta digitalizatzen ere ari dira.

Eusko Jaurlaritzak 26 euskal artista garaikideren lanak erosi ditu

Eusko Jaurlaritzak 26 euskal artista garaikideren lanak erosi ditu

Kultura Sailak 200.000 euroko dirulaguntza bideratu du bizirik dauden euskal artisten lana erostera: Nora Aurrekoetxea, Esther Ferrer, Jose Antonio Sistiaga, Elena Goñi, Laida Lertxundi, Txuspo Poyo, Damaris Pan...
Rafael Lafuenteren konposaketak biltzen ditu Artiumeko erakusketa berriak

Rafael Lafuenteren konposaketak biltzen ditu Artiumeko erakusketa berriak

Artium Museoak Rafael Lafuente margolari gasteiztarrari eskaini dio aurtengo lehendabiziko erakusketa. Museoak bere bilduman zituen obrak erakusteaz gain, inoiz ikusi gabeko lanak berreskuratu, eta katalogatu ditu.

Zientziari maitasuna, zinemako pantailetan

Zientziari maitasuna, zinemako pantailetan

Zinema eta Zientzia zikloaren seigarren edizioa egingo du urtarriletik martxora bitartean Donostian, Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen.
Alejandro Cesarco, Carolina Caycedo, Rafael Lafuente eta Julia Spinola, Artiumen aurtengo erakusketetan

Alejandro Cesarco, Carolina Caycedo, Rafael Lafuente eta Julia Spinola, Artiumen aurtengo erakusketetan

Gainera, Sahatsa Jauregi eta Nerea Lekuona duela gutxi bilduman sartu diren artistekin egindako proiektu espezifikoak ere aurkeztuko ditu Gasteizko museoak, baita Esther Ferrer, Alberto Peral, Jose Ramon Ais eta June Crespo artisten lanak ere.

Pedro Sancristoval euskaltzain urgazlea hil da

Artium museoaren eta Gasteizko Jazzaldiaren sustatzailea ere izan da, eta ospe handia izan du artearen munduan, ez bakarrik Euskal Herrian.
Korterrazak 47 proiekzio egingo ditu Gasteizen eta Araba osoan

Korterrazak 47 proiekzio egingo ditu Gasteizen eta Araba osoan

Gasteizen, jaialdia uztailaren 7tik 9ra egingo dute, eta kontzertuak ere izango dira: Eli Paperboy Reed eta Harlem Gospel Travelers, Niña Coyote eta Chico Tornado, Germán Salto, Rambalaya, Mice eta Arenna. "Berak baleki"k irabazi du Bertako Igogailuak-Euskera Saria.
Artium Museoak 20 urte bete ditu

Artium Museoak 20 urte bete ditu

2002ko apirilaren 26an ireki zituen ateak Artium Museoak, Gasteizen. Aurreneko urtean 100.000 bisitari baino gehiago izan zituen Artiumek. Nestor Basterretxearen lanek itxi dute ospakizun eguna. Ekitaldi ugari izango da datozen hilabeteetan.
20 urte bete ditu Artium museoak

20 urte bete ditu Artium museoak

Arte garaikidearen erakusleiho bihurtzea izan da bi hamarkadatan Artium museoaren helburua.
Nestor Basterretxearen obrak eta Itziar Okarizen performance bat, Artiumen urtebetetzea ospatzeko

Nestor Basterretxearen obrak eta Itziar Okarizen performance bat, Artiumen urtebetetzea ospatzeko

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa 2002ko apirilaren 26an ireki zuten. Apirilean eta maiatzean, museoko sarrera doakoa da publiko guztiarentzat.
Urtaranek ohartarazi duenez, jarreren erradikalizazioak lurra ongarritzen dio muturreko eskuinari

Urtaranek ohartarazi duenez, jarreren erradikalizazioak "lurra ongarritzen dio muturreko eskuinari"

EAJk duela astebete aurkeztutako 'Entzunez Eraiki' entzuketa aktiboko prozesuaren baitan, Gasteizko alkateak jendearen kezkak ezagutzeko beharra azpimarratu du.
101. Ondare publikoa eraikiz erakusketa ikusgai dago gaurtik aurrera Artium museoan

"101. Ondare publikoa eraikiz" erakusketa ikusgai dago gaurtik aurrera Artium museoan

Artelan oro, biltegi batean gordeta dagoenean hilik dagoela esan daiteke, eta aldiz, jendaurrean, erakusgai jartzen denean berezkoa duen izaera berreskuratzen duela. Asmo horrekin utzi zituen iaz Eusko Jaurlaritzak 101 artelan Artium museoaren esku.

Beste museo batzuekin partekatuko dituen 49 artelan aurkeztu ditu Artiumek

Beste museo batzuekin partekatuko dituen 49 artelan aurkeztu ditu Artiumek

Artiumek berak, Tabakalerak eta Bilboko Arte Ederren Museoak aukeratu dituzte 15 euskal sortzaileren lanok. Eusko Jaurlaritzak 150.000 euroko ez ohiko dirulaguntza eman du artelanok erosteko.
Gaur egungo 15 euskal artistaren 49 lan erosi ditu Jaurlaritzako Kultura Sailak

Gaur egungo 15 euskal artistaren 49 lan erosi ditu Jaurlaritzako Kultura Sailak

Tabakalerak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Artiumek elkarrekin adostu dute ze obra erosi, eta azken museo honetan izango dute egoitza, Gasteizen.
Pentsatzeko leku bat erakusketa ireki du Artiumek

"Pentsatzeko leku bat" erakusketa ireki du Artiumek

Gasteizko museoak 1957tik 1979ra Euskal Herrian izandako arte eskola eta praktika esperimentalei begiratzen die oraingoan. Oteizan izan zen orduan erreferente nagusia.
Euskal museoak, 2022rako prest

Euskal museoak, 2022rako prest

Euskal museoentzat giltzarri izango da 2022a. Batzuentzat urteurrena izango da, eta beste batzuk hazteko bidean daude. Programazio zabala dute guztiek, eta bideo honetan eman dizkigute zertzelada batzuk.

Juncal Ballestin arabar artistaren legatua Artiumen esku utzi du Anesvad Fundazioak

Juncal Ballestin arabar artistaren legatua Artiumen esku utzi du Anesvad Fundazioak

Anesvad Fundazioa arabar artistaren obra sorta eta dokumentu funts zabala jaso zituen, zendu zenean, eta Arte Garaikideko Euskal Museoaren esku utzi ditu orain.
Ibilbidea Gasteizen, Nestor Basterretxearen artean zehar

Ibilbidea Gasteizen, Nestor Basterretxearen artean zehar

Eusko Legebiltzarrak, Vital Fundazioak eta Artium museoak doako bisita gidatuak eskainiko dituzte, Basterretxearen lanaren inguruan hiriak gaur egun eskaintzen dituen hiru erakusketak konektatuta.
Artium Euskadiko Filmategiaren programazioaren egoitza egonkorra izango da aurrerantzean

Artium Euskadiko Filmategiaren programazioaren egoitza egonkorra izango da aurrerantzean

Bilboko Arte Ederren Museoari eta Donostiako Tabakalerari batuko zaizkio horrela, eta 'Euskal emakume zinemagileak I' zikloarekin hasiko da elkarlana Gasteizen, urriaren 14an.
Sarrera doan da gaur EAEko museoetan

Sarrera doan da gaur EAEko museoetan

Gaur, maiatzak 18, Museoen Nazioarteko eguna da. Urtero bezala, programazio berezia antolatu dute museoetan eta sarrera doakoa izango da.

Zinemaren kanonetik at gelditu diren emakume zinemagileen filmak, Gasteizen

Zinemaren kanonetik at gelditu diren emakume zinemagileen filmak, Gasteizen

Larunbatean abiatuko dute, Artium museoan, “Zinema feministaren historiak” zikloa. Proiekzioen aurretik, aurkezpenak egingo dituzte.
Artiumek Logbook Katinka Bocken erakusketa irekiko du

Artiumek "Logbook" Katinka Bocken erakusketa irekiko du

Gasteizko zentroko erakusketan, alemaniar artistaren lan berriak bildu dituzte, “hainbat testuingururen eta horien historiaren ikerketaren emaitzak”.
Artium Bilduma Partekatuko 34 artelanak aurkeztu dituzte

Artium Bilduma Partekatuko 34 artelanak aurkeztu dituzte

Bilboko Arte Ederren Museoak, Tabakalerak eta Artiumek euskal artista garaikideen 34 obra erosi dituzte Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, koronabirusak jotako kolpea arintze aldera.
Juncal Ballestin artistaren hainbat artelan berreskuratu ditu Artium museoak

Juncal Ballestin artistaren hainbat artelan berreskuratu ditu Artium museoak

Ballestin duela 6 urte hil zen, eta geroztik Artium museoa lanean egon da artistaren lanari dagokion aitortza egiteko.

Lengoaia propio bat eskulturan

Lengoaia propio bat eskulturan

Gasteizko Artium museoak June Crespo artistaren erakusketa monografikoa zabaldu du: Helmets. Eskulturarekiko duen ikuspegiaz hitz egin digu.

June Crespo artistaren Helmets lana, gaur gauean, EiTB Kultura saioan

June Crespo artistaren "Helmets" lana, gaur gauean, "EiTB Kultura" saioan

Halaber, Dena taldea, Eñaut Gaztañaga eta Amorante gehiago ezagutzeko aukera eskainiko du programak.
Moyra Daveyren lan garrantzitsuenak erakutsiko ditu Artium museoak

Moyra Daveyren lan garrantzitsuenak erakutsiko ditu Artium museoak

Ikus-entzunezkoen luzera tarteko behin baino gehiagotan bisitatu beharreko erakusketa dela nabarmendu dute arduradunek. Martxoaren 7ra arte egongo da ikusgai.

1 / 3 Hurrengoa

  • Artea

    Artea

    Diziplina artistikoei buruzko azken berriak gaur

  • Euskal museoak

    Euskal museoak

    Zer erakusketa interesgarri ikus ditzakegu Euskadiko eta Nafarroako museoetan gaur?